ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2014/02/06

LINFA SISTEMARI BURUZKO GALDEREN ERANTZUNAK


LINFA SISTEMA

1.- Zer da linfa sistema?.

Linfa sistema zelulen atean geratzen den likido-soberakina biltzeaz eta odolera itzultzeaz arduratzen da, baita hesteetan xurgatzen diren gantzak garraiatzeaz ere.



2.- Zein organok osatzen dute?. Nolakoak dira?.

Linfaren zirkulazio-sistema oso sinplea da eta organo hauek osatzen dute:

            - Linfa- kapilarrak: ehun guztietan banatuta diden hodi itsuak dira, oso meheak. Likido interstiziala biltzea da haien funtzioa.

            - Linfa-hodiak: zainen antzekoa dira. Linfa-kapilarren bateratzetik sortuak dira. Odolaren zirkulazio sisteman amaitzen dira linfa-hodiak, eta hara isurtzen dute beren edukia. Zenbait balbula dauzkate barruan, linfari norabide bakareran zirkulatzen uzteko.

            - Linfa-gongoilak: linfa-hodietan zehar ageri diren zabalgune txikiak dira. Gongoil horietan, linfak ekarritako substantzia arrotzaketa mikroorganismoak kanporatzen dira, odolera sar ez daitezen.m Zenbait motatako globulu zuriak sortzeko eta heldu bihurtzeko guneak ere badira linfa-gongoilak.  Linfa-gongoilak oso ugariak dira galtzarbeetan, izterrondoan, lepoan eta belarrien inguruan. Arrazoi horrengatik, mikroorganismo kpurua oso handia denean, gongoil horiek dira nabaritzen ditugun lehenengoak, handitzen baitira.



3.- Eman itzazu Linfaren 4 ezaugarri.

- Zelulek xurgatu gabe utzi duten likido interstiziala biltzen du, linfa-kapilarren pareta meheetan zehar iragaziz, linfa hodietara eramateko.

- Linfa hodietara sartzen den likido interstizialari linfa deritzogu

- Linfa hodiak  zirkulazio sistemako hainbat lekutan amaitzen dira: linfa odol-zirkulaziora isurtzen dute, hau da, linfa odolean sarrarazten dute.

- Linfa zirkulazioa norabide bakarrekoa eta gehienbat linfa hodien uzkurdurak eta toraxeko arnas mugimenduek eraginda, baita grabitatearen indarrak eraginda ere.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina