ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2013/11/30

ARNASKETA APARATUA

1.- Zeintzuk dira arnas aparatuaren funtzioak?
Arnas aparatuaren funtzioak hauek dira: kanpoko aireko oxigenoa hartzea, oxigeno hori odolera eramantea eta aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatzea.

2.- Zer da eta nola burutzen da gas trukea?.
Airea arnas bidetik sartu eta gero faringeti eta laringetik doa trakearantz. Trakeatik bronkioetara igarotzen da , eta bronkioetatik bronkiloetara.. Azakenik albeoloetara iristen da. Hauek odol kapilarrez inguratuta daude.
Barrualdearen eta kanpoaldearen arteko gas trukea, hau da, oxigenoaren eta karbono dixidoaren trukea, birika albeoloetan gertatzen da.
Birika bakoitzean mikioika albeolo daude, eta horrenbestez, gainazal ikaragarri handia dago gas trukea egiteko. Trukea kapilarren eta albeoloen mintz mehe-mehetanzehar egiten da, difusi bidez, hots, kontzentrazio handieneko tokitik kontzentrazio txikieneko gunera hedatzen dira gasak.
Airea albeoloetara iristen denean, aireko oxigenoa kapilarretako odolera igaroten da; karbono dioxidoa duen odolera hai zuzen ere. Karbono dioxidoak oxigenoaren kontrako bidea egiten du mintzetan zehar: albeoloen barrualdera igaro eta handik hanporatu egiten da.
Oxgenoz betetako odolak oxigenoa organismko zeluletara eramaten du eta sortutako karbono dioxidoa jaso eta biriketara eramaten du.


3.- Bete ezazu arnas aparatuaren irudi hau, zatien izenak eta ezaugarriak eta funtzioak jarriz.
Hauek izango dira idatzi beharreko zatien izenak: sudur hobiak, faringea, laringea, epiglotisa, trakea, bronkioa, bronkioloa, eskumako eta ezkerreko birika, diafragma, albeoloa, bihotza.
1. Sudur hobiak: Ahoaren gaineko bi barrunbeak dira. sudur zuloen bidez kanpoaldearekin komunikatuta daude. Airea barrura sartu, berotu eta hezetu egiten da.
2.- Faringea: digestio aparatuaren eta arnas aparatuaren hodia da, gihartsua eta elastikoa. Airea laringera eramaten du.
3.- Laringea: hodi laburra: barruan ahots kordak ditu. Hauek bibratzean ahotsa sortzen dute.
4.- Epiglotisa: digestioaren eta arnasketaren tolestura: irensketa egiteko arnasketarako bidea itxi egiten du eta aire sarrerako laringerako bidea zabalik lagatzen du.
5.- Trakea: Lepoaren barrualdean goitik behera doan hodia da eta airea biriketaraino eramaten du. Hestegorriaren aurrean dago C itxurako kartilagoek babeste dute. 
6.- Bronkioak: biriketan sartutako bi hodiak dira.
7.- Bronkioloak: bronkioak adarkatu egiten dira eta bronkioloak sortzen dituzte, diametro txikiagoko hodiak sortuz, meheagoak. Hauek adarkatu egiten dira eta amaieran pareta mehe-meheko zakuak dituzte, birika albeolo izenekoak.
8.- Birika: ezkerrekoa eta eskumakoa: saihets hezurrek babestutako bi organ arol dira. Gas trukea bertan gertatzen da. birika bakoitza pleura izeneko mintz bikoitz batez inguratuta dago, pleura-likidoz beteta dagoena eta honi esker birikak gai dira arnas mugimenduetara moldatzeko. Ezkerreko birikak bi lobulu baino ez ditu, bertan bihotza kokatzen delako eta eskumako birikak 3 lobulu ditu.
9.- Diafragma: biriken azpialdean dagoen giharra, toraxa eta sabelaldea bereizten dituena. Diafragmaren goranzko eta beheranzko mugimenduen ondorioz, aldatu egiten da kutxa torazikoaren edukiera eta horrek arnas mugimenduak eragiten ditu.
10.- Birika albeoloak: bertan gas trukea gertatzen da. Hainbat odol kapilarrez inguratuta daude. Bertanbarrualdearen eta kanpoaldearen arteko gas trukea burutzen da difusio bidez, kontzentrazi handiko tokitik kontzentrazi txikiko tokira. Aireko oxigenoa kapilarretako odolera igarotzen da eta karbono dioxidoak kontrako bidea egiten du, kanporatu ahal izateko.


4.- Zer da birika aireztapena?
Birika aireztapena atmosferako airea biriken barrualderaino sartzea da eta gero biriketatik irtetea eta atmosferara igarotzea da.
Birika aireztapenenan aire sarrerako eta aire irteerako mugimenduak gertatzen dira, biriken bolumena aldatu egiten delako.

5.- Zein gihareei esker gertatzen da arnasa hartzea eta botatzearena?. Nola burutzen da hau?. 
Birika aireztapena muskulu batzuei esker gertatzen da:

  •  diafragma: biriken azpialdean dagoen giharra, goranzko eta beheranzko mugimenduak egonda aldatu egiten da kutxa torazikoaren bolumena.
  •  saihets arteko giharrak: saihets hezurrak elkarren artean lotzen dituzten giharrak dira. Gihar hauek uzkurtzean eta erlaxatzean, saihets hezurrak mugiarazi eta biriken bolumena aldatzen dute.
Horrela gertatzen da prozesu hau: 
arnasa hartzen denean, diafragma uzkurtu eta jaitsi egiten da; saihets arteko giharrak uzkurtu eta saihets-hezurrek gora eta aurrera egiten dute. Kutxa torazikoaren bolumena handitu, birikak zabaldu eta airea biriketara sartzen da, oxigenoz beteta. Arnasa botatzen denean diafragma erlaxatu eta igo egiten da; saihets arteko giharrak ere erlaxatu eta saihets hezurrak estutu egiten dira. Honen ondorioz, kutxa torazikoaren bolumena txikitu, eta airea biriketatik ateratzen da, karbono dioxidoz beteta.

6.- Bete ezazu ohiko moduan, gaixotasunei buruzko taula bat, izena, zer den, zein sintoma dituen, nola sendatzen den, gaixo tasun hauen inguruan: bronkitisa, asma, tuberkulosia, hotzeria eta gripea eta fibrosi kistikoa.



GAIXOTASUNA
ZER DA
SINTOMAK
SENDABIDEA EDO TRATAMENDUA
Gripea eta Hotzeria
Gripea gaixotasun kutsakorra da, jatorri birikoa duena, batez ere arnas aparatuari eragiten diona, baina gaixoaren egoera orokorra ere kaltetzen duena.

Hotzeria, marranta, katarroa edo mafrundia normalean arinak diren birusek sortutako gaixotasun infekzioso bat da
Gripea:inkubazio epea (1-3) artekoa da. Sindrome gripala buruko mina eta ondoeza orokorrarekin hasten da. Gero sukarra, nekea, giharretako mina, eztul lehorra eta -batzuetan- goragaleak eta beherakoak agertzen dira.

Hotzeria:  kongestioa sudurrean eta begietan, doministikuak, eztarriko mina egonezin orokorra eta, ez beti, sukarra.
Gripearen tratamendua sintomak arintzeko botiken erabileran datza. Sukarra jaisteko antipiretikoak ematen dira, eta buruko zein giharretako mina leuntzeko analgesikoak. Atseden hartzea gomendatzen da beti.

Hotzeria: Denborarekin joaten da .
Asma
Arnas gaixotasun kronikoa da. Eritasun itzulgarria da, hau da, tratamenduaren bidez konpondu ahal dena.

Arnastean txistu-hotsa, arnastestua, bular-estua, eztula, bronkioloak mokuekin itxi egiten dira eta odolaren oxigenazioa jaitsi egiten da.
Eragileak saihestea, inhalagailuak erabiltzea eta kortikoideak hartzea.
Sinutisa
Aurpegiko hezur-sinuak estaltzen dituen mukosaren hantura da, sarritan infekzioek, alergiek edo autoimmunitate- faktoreek eragindakoa.
Pazienteak handitutako sinuaren aldean mina izaten du, sukarra izan lezake edo ez, sudurra buxatua, errinorrea, zefalea larria eta beste hainbat sintoma izan ditzake.

Medikuarenera jotzea beharrezkoa izanik ere, badira lagungarri gerta litezkeen neurri orokor batzuk: besteak beste, likidoak eta elikagaiak neurriz hartzea (jateko gogorik ez badago, elikagaiak neurri txikitan hartzea), alergiaren kontrako tratamenduak prebentzio gisa egitea eta faktore kaltegarriak (tabako-kea, alergikoak, poluzioa eta abar) saihestea.

EPOC/BGBK
Arnas gaixotasun kronikorik ohikoena eta zabalduena da mundu mailan. Denborarekin okerrera egiten duen gaixotasuna da.
         




          
Eztula, muki asko, airea faltatzeko sensazioa, arnastean txistu hotsa eta bularrean presioa sentitzen dira batez ere. Gaixotasuna agertzeko aukera gehiago, erretzaileek, aire kutsatua arnasten duen jendeak eta produktu arriskutsuen baporeak arnasten dituzten pertsonek izaten dituzte.
Erretzeari uztea, inhalagailuak, kortikoideak, antibiotikoak, erreabilitazioa eta oxigenoa kasu larri eta aurreratuengan, arnas gutxiegitasuna dagoenean.
Laringitisa
Laringitisa, laringean sortutako hantura da. Bi egunekoa bada, laringitis akutoa izango da, eta bi aste baino gehiago irauten badu, kronikoa izango da.
Sukarra, eztarri sikua eta mindua, jateko zailtasuna, arnasteko zailtasuna, sahiets markatuak, estula, toraxeko mina, katarroa, gripea, ondoeza, bularraren, aurpegiaren.. inflamazioa eta belarriko mina.
Umeen sintomak: estula, sukarra, mukuak, eztarria urratua...
Otorrinolaringologore-nera  joatea, antibiotikoak hartzea eta erreposoa
Bronkitis
Arnas gaixotasun kroniko eta butxatzailea da, birusek zein bakterioek eragina.
Bronkitis kronikoa definitzen da klinikoki eztula eta espektorazioa daudenean urtean 3 hilabete baino gehiagotan, bi urtez edo gehiagoz jarraian, beste kausa batzuk baztertuta: Espektorazio-en kolorea ilundu egiten da.
Erretzeari utzi.
Errehabilitazioa.
Oxigenoa: Kasu larri eta aurreratuengan, arnas gutxiegitasuna dagoenean.

Fibrosi Kistiko
Fibrosi kistikodun
ume batek 2 gene alteratu heredatzen ditu, bata aitarena eta
bestea amarena, eta biak batera gaixotasuna sortzen dute.

Gaixotasun honek eragiten ditu Arnas aparatuaren infekzioak, heste meheko buxadura, pankreatitisa, diabetea eta ernalezintasuna.
Ez dago gaixotasuna sendatzen duen tratamendurik, baina dieta egokiaren bidez, farmakoen bitartez eta
arnasa-fisioterapia erabiliz mantentzen da.
Gaur egun antibiotikoak erabiltzen dira gerta daitezkeen infekzioak tratatzeko batez ere, bai eta bestelako sintomak sendabide batzuk ere.
Biriketako transplantea eta terapia genetikoa kasu batzuetan lagungarriak izan daitezke.

Pneumonia
Pneumonia birikak kaltetzen dituen gaixotasun infekziosoa da.Sailkatzeko orduan, bi mota nagusi ezberdintzen ditugu: ospitaletik kanpo edo bertan harrapatutakoak. Horren arabera eragile mikrobiologikoak eta tratamenduak aldatzen dira.
Sintoma nagusiak sukarra, eztula eta karkaxa, arnasestua eta toraxeko mina dira.
Zeinuen artean, biriketako auskultazioan krepitatzaileak entzuten dira.

Antimikrobianoak.
Antitermikoak.


APNEA
Apnea bat, arnas seinalea 10 segundo gelditzen denean gertatzen da eta segundo horiek arnasa hartu barik egoten zara.
Gaixotasun honek ez dizu ondo lo egiten uzten, eta zurrunga egiten duzu.
Oxigenozko maskara batekin lo egitea edo bestela zirugiaren bidez sendatzen da.

2013/11/22

ARNASKETA APARATUARI BURUZKO GALDERAK

ARNASKETA APARATUA

1.- Zeintzuk dira arnas aparatuaren funtzioak?
2.- Zer da eta nola burutzen da gas trukea?.
3.- Bete ezazu arnas aparatuaren irudi hau, zatien izenak eta ezaugarriak eta funtzioak jarriz. hauek izango dira idatzi beharreko zatien izenak: sudur hobiak, faringea, laringea, epiglotisa, trakea, bronkioa, bronkioloa, eskumako eta ezkerreko birika, diafragma, albeoloa, bihotza.

4.- Zer da birika aireztapena?
5.- Zein gihareei esker gertatzen da arnasa hartzea eta botatzearena?. Nola burutzen da hau?. 
6.- Bete ezazu ohiko moduan, gaixotasunei buruzko taula bat, izena, zer den, zein sintoma dituen, nola sendatzen den, gaixo tasun hauen inguruan: bronkitisa, asma, tuberkulosia, hotzeria eta gripea eta fibrosi kistikoa.

2013/11/05

LABORATEGI ESPERIENTZIAK

LISERIKETA APARATUAREKIN ERLAZIONATUTAKO ESPERIENTZIAK

GLUZIDOAK, LIPIDOAK ETA PROTEINAK AURKITZEN
Jaten ditugun elikagaien osagaiak aurkitzea, kualitatiboki, froga desberdinak erabilita egin dezakegu laborategian. Egin beharreko frogak oso errazak izan daitezke:
Nola topatu gluzidoak:
Gluzidoen presentzia identifikatzea erreza da baina kontuan hartu behar dugu zein gluzido mota identifikatu behar dugun, metodo bat edo beste bat erabiltzeko:
-          Gluzido konplexuak identifikatzeko:
o   patata, arroza, ogi pusketatxo bat, babarrunak, dilistak… ekarri.

o   Patata erditik moztu eta ekarritako beste elikagaiekin, banan – banan ez nahasteko elikagai motak, mortairuan pixkat bat  txikitzen saiatu.


o   Mota bakoitzeko elikagaia saiodi tentegailuan ipinitako saiodietan jar ezazu, eta saiodi bakoitzean bota ezazu ura saiodiaren erdia, gutxi gora behera, beteta egon arte. Nahas ezazu lortutakoa. Guzti hau egin baino lehenago saiodi batean ura bakarrik jarriko duzu. Honi ere lugol tantak bota, jakiteko almidoirik ez dagoenean zein korore hartzen duen lugolak.

o   Tanta kontagailuarekin kasu bakoitzean bota itzazu gainean Lugol disoluzioaren edo Iodo disoluzioaren tanta batzuk gainean.



o   Konproba ezazu zein kolore hartzen duen saiodi bakoitzak eta horren arabera sailkatu elikagaiak almidoia dutenak eta ez dutenak.Era berean jar ezazu erabilitako material bakoitzaren izena aldamenean.

-          Gluzido soilak identifikatzeko:

o   Ekarritako fruten zuku pixkat bat aterako dugu (mahatsa, laranja, mandarina…) eta saiodi batean jarriko dugu, ur pixkat batekin, saiodi erdia bete arte. Saiodi tentegailuan jarriko ditugu eta Gainean Fehling likorearen tanta bazuk botako ditugu. Oso urdin argia den erreaktibo horrek, berotu eta zapore gozoko zenbait gluzidorekin nahastean, adreilu gorriaren koloreko prezipitatu bat sortuko du.
o   Marraz ezazu egindako esperientziaren emaitza, erabilitako materialaren izena jarrita, noski.