ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2014/01/31

LINFA SISTEMARI BURUZKO GALDERAK ETA IRAIZKETA APARATUARI BURUZKO GALDERAK

Kaixo Ikasle!.
Hemen agertzen dira Linfari buruzko galderak, eginda dituzula eta Iraizketa aparatuari buruzkoak, 1-2-3-4 galderak egin behar dituzula astelehenerako.
Ondo izan!

LINFA SISTEMA
1.- Zer da linfa sistema?.
2.- Zein organok osatzen dute?. Nolakoak dira?.
3.- Eman itzazu Linfaren 4 ezaugarri.



IRAIZKETA APARATUA

1.- Zer da iraizketa?.
2.- Zeintzuk dira iraizketa organo nagusiak?.
3.- Egin ezazu gernu sistemaren irudia eta koka itzazu bertan giltzurrunak bere azalpenarekin, baita gernu bideak ere , bere azalpenarekin.
4.- Egin ezazu nefronaren irudia eta koka itzazu bertan bere atalak, atal bakoitzaren azalpenarekin.
5.- Nola eratzen da gernua nefronan?.
6.- Zenbat plasma iragazten da eta zenbat gernu ekoizten da egunean?.
7.- Zein beste bide daude hondakin sustantziak kanporatu ahal izateko?.
8.- Zeintzuk dira iraitz aparatuko gaixotasunak?. Egin ezazu ohiko taula, gaixotasuna definituz eta sendabideak aipatuz.
9.- Nola egin diezaiekegu aurre iraitz aparatuko gaixotasunei?.



2014/01/16

FONENDOSKOPIOAREN ERABILERA IKASTEN - ARGAZKIAK

Gaur goizean fonendoskopioa erabiltzen egon gara, gorputzeko barne soinuak entzun ahal izateko.
Hona hemen argazkitxo batzuk:
DSC_0295DSC_0296DSC_0297DSC_0298
DSC_0299
DSC_0300DSC_0301DSC_0302
DSC_0303






DSC_0307

DSC_0304DSC_0305




DSC_0306

ZIRKULAZIO SISTEMA - Galderen erantzunak

ZIRKULAZIO SISTEMA
BARNE INGURUNEA

1.- Zer da barne ingurunea?.
Organismo baten zelulak inguratzen dituen likido multzoa da. Handik hartzen dituzte zelulek behar dituzten mantenugaiak eta oxigena eta hara isurtzen dituzte, orobat, metabolismoaren ondorioz sortutako hondakinak eta karbono dioxidoa.

2.- Zeintzuk osatzen dute barne ingurunea?. Azaldu bakoitza.
Barne ingurunea osatzen dutenak hauek dira:

  • Plasma interstiziala: zelulen artean dagoen likidoa da, babes eta nutrizio funtzioak betetzen dituena. Iragazi den odola du sorburu.
  • Odola: odol hodietan zehar hainbat substantzia garraiatzeaz arduratzen den likidoa da.
  • Linfa: plasma interstizialetik sortu eta linfa hodietan zehar dabilen likidoa da. Odol hodietara iristen dira linfa hodiak.


3.- Nola defini dezakegu homeostasia?.
Homeostasia barne inguruneko propietateak (konposizioa, tenperatura...) gora beherarik gabe mantentzea eta organismoko aparatuak eta sistemak honeaz arduratzen dira.


ODOL ZIRKULAZIOA

1.- Zein da odol zirkulazioaren funtzioa?.
Zirkulazio sistema mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan zehar banatzeaz arduratzen da; era berean, metabolismo zelularretik sortutako hondakin substantziak biltzen ditu eta hauek kanporatzeaz arduratzen diren organoetara eramaten ditu.

2.- 3 odol hodi daude. Bete ezazu taula hau, odol hodi bakoitzaren ezaugarriak jarriz:
Odol hodia
Ezaugarriak
Arteriak
Bihotzetik gorputzeko organoetara eramanten dute odola. Pareta lodiak, gogorrak eta elastikoak dituzte, odolaren presio handia jasateko.
Zainak
Organoetatik bihotzera eramaten dute odola. Bere paretak ez dira hain sendoak eta elastikoak. Barruan balbulak dituzte, horrela errazago joaten da odola gorantz eta ez dauka atzera joaterik.
Kapilarrak
Tamaina mikroskopikoko hodiak dira eta sare moduko bat eratzen dute, arterien amaierako muturrek zainen hasierako muturrekin lotzen dituena. Kapilarren pareta epitelial meheetan zehar igarotzen dira mantenugaiak eta oxigenoa gorputzeko zelula guztietara, eta pareta horietan zehar ateratzen dira, halaber, zeluletako karbono dioxidoa eta hondakinak kapilarretara.

3.- Zeintzuk dira odolaren ezaugarriak?.
Odola likido likatsua da, kolore gorria eta zapore gazia dituena, eta odol hodietan zehar dabilena. Pertsona heldu eta osasuntsu batek 5 litro odol inguru izaten du, hau da, gorputz-pisuaren %8, gutxi gorabehera. eta odol bolumena faktore hauen arabera izaten da: adina, sexua, altuera eta pisua.

4.- Izenda itzazu odolaren funtzioak.

  • Nutrizioa: mantenugaiak garraiatu zelula guztietara.
  • Arnasketa: oxigenoa garraiatu biriketatik zelletara.
  • Iraizketa: zelula hondakinak bildu eta iraitz aparatura garraiatu.
  • Babesa: organismoko babes zelulak garraiatu.
  • Erregulazio termikoa: gorputzeko tenperatura erregulatu, beroa edo hotza emanez.
5.- Bete ezazu taula hau, odolaren konposizioari buruzkoa:

Plasma

-Kolore horixka du.
- %90 ura da.
- disolbatuta ditu: proteinak, gluzido, lipido, gatz mineralak, gasak (karbono dioxidoa, oxigenoa).
- proteina jakin batzuk kenduz gero, odol-seruma lortzen da.
- plasma solidotzeari koagulazioa deritzo.





Odol zelulak

Globulu gorriak
(eritrozitoak)

- Ahurbiko zelula txikiak, nukleorik gabeak.
-Elastikoak eta deformagarriak dira kapilarrak zeharkatzeko.
-Hemoglobinak ematen die kolore gorria.
-Oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen dute.
- (4,5-5,5)milioi eritrozito/mmkubokodugu.

Globulu zuriak (Leukozitoak)

-Eritrozitoak baino handiagoak.
-Badute nukleoa.         
-Mota desberdinetakoak dira: neutrofiloak, basofiloak, eosinofiloak, linfozitoak, monozitoak eta megakariozitoak.
-Organismoa infekzioetatik babesten dute.
- 5000 - 9000 mm kuboko.

Plaketak

-Megakariozitoetatik etorritako zelula zatiak dira, nukleorik gabeak.
-Koagulazioan hartzen dute parte.
-150000-450000 mm kuboko.

6.- Egin ezazu bihotzeko funtzioaren laburpena.
Bihotza eskumuturra adinakoa den organoa gihartsua da,eta odola odol hodietan zehar bultzatzea du funtzioa. toraxaren erdialdean dago, bi biriken artean. Bihotzaren paretak gihar ehunez, miokardio, osatuta daude eta hau ez borondatezko uzkurduren arduraduna da.
Bihotzaren funtzionamendua, batik bat, aurikuluetan eta bentrikuluetan gertatzen diren bi mugimendu koordinatuetan oinarritzen da. Bata, sistolea, uzkurdura mugimendua da eta bestea, diastolea, erlaxatze mugimendua da.

7.- Nola sortzen dira bihotz taupadak?.
Bihotz taupadak bihtzeko balbulak ixten diren bakoitzean sortzen dira.

8.- Labur ezazu bihotz zikloa.
Bihotzak txandaka uzkurtze eta erlaxatze mugimenduei esker odola jaso eta arterietara bidaltzen da. Mugimedu hauek segidan gertatzen dira eta bihotz-zikloa deitzen zaio: 

  • diastole aurikularra: aurikulak dilatatu egiten dira, balbula mitrala eta trikuspidea itxita daudela;
  • sistole aurikularra: aurikulak uzkurtu eta balbula mitrala eta trikuspidea irekitzen dira, odola bentrikuluetara igarotzeko;
  • Diastole bentrikularra: bentrikuluak puztu egiten dira odola jasotzean eta balbula sigmoideoak itxita daude odola arterietara ez pasatzeko;
  • sistole bentrikularra: bentrikuluak uzkurtu egiten dira eta balbula sigmoideoak irekitzen dira odola arterietara pasatzeko eta hau gertatzean berriz itxi egiten dira atzera ez bueltatzeko.

Sistole eta diastole batera gertatzen dira.

9.- Bihotzaren anatomia aztertu behar dugu. Irudi honetan oinarrituta, jar itzazu bihotzaren zati desberdinen azalpena.

Enlace permanente de imagen incrustada
Ibai-k lortutako irudia

1.- Goiko kaba zaina: gorputzeko goiko ataletatik odola ekartzen du.
2.- Beheko kaba zaina: gorputzeko beheko ataletatik odola ekartzen du.
3.- Eskuineko bentrikulua:bihotzaren beheko eta eskumako barrunbea.
4.- Birika balbula sigmoideoa: eskumako bentrikulua uzkurtzean soilik irekitzen da eta ez dio odolari berriz bueltatzen lagatzen birika arteriatik eskumako bentrikulura.
5.- Eskuineko aurikula: bihotzaren goiko eta eskumako barrunbea.
6.- Aorta arteria: ezkerreko bentrikulutik irteten den arteria da, oxigenatutako odola gorputz osora eramaten duena adarkatu eta gero.
7.- Birika-arteria: eskumako bentrikulutik biriketara odola oxigenatzeko eramaten duen odol hodia
8.- Birika-zainak: biriketatik ezkerreko bentrikulura biriketan gas trukea egin eta ger oxigenatutako odola eramaten dute. Bi birika zain datoz birika bakoitzetik.
9.- Ezkerreko aurikula: ezkerrean eta goian dagoen bihotz barrunbea da.
10.- Balbula trikuspidea:eskumako aurikula eta bentrikulua lotzen dituen balbula. Hiru orri osatuta dago.
11.- Ezkerreko bentrikulua: ezkerrean eta behean dagoen bihotz barrunbea.
12.- Aorta balbula sigmoideoa: ezkerreko bentrikulua uzkurtzean soilik irekitzen da eta ez dio odolari berriz bueltatzen lagatzen aorta arteriatik ezkerreko bentrikulura.
13.- Balbula mitrala: ezkerreko aurikula eta bentrikulua lotzen dituen balbula. Bi orriz osatua dago.
14.- Bentrikulu arteko pareta: pareta gihartsua, bihotzaren bi aldeen artean inolako odol nahasketarik gerta ez dadin eragozten duena.


10.- Zein da odol tanta batek egin dezakeen bidaia, bihotzeko eskumako bentrikulutik irteten den momentutik, bihotzeko eskumako bentrikulura bueltatzen den momenturaino?.

Erantzun librea, ibilbide posible desberdinak egon daitezkeelako. Driveko dokumentu batean idatzi eta akatsak nik zuzenduko ditut.


11.-Gure zirkulazio sistemak bi ibilbide ditu. Kopia itzazu biak liburutik, irudi honetan oinarriturik eta 63. Orrialdean dagoen irudia konparatuz. Irudian jar itzazu izenak, zein den birika zirkulazioa eta zein zirkulazio sistemikoa edo handia.

Koadernoan bertan zuzentzeko ariketa.


12.- Egin ezazu zirkulazio sistemako gaixotasunen taula, egin ohi dugun bezala: gaixotasuna, zer den zein síntoma dituen eta nola sendatzen den. Liburuan agertzen direnak, hau da arterioesklerosia, miokardio infartua, eta ondorengoak: kardiopatia, barizeak, leucemia, arritmia, hipertentsioa, soploa.

1.- Arterioesklerosia:

  • arteriak gogortzea da, odol hodien barruan gantzak eta kolesterola metatzeagatik.
  • Odol hodien diametroa metatzean odola nekezago igarotzen da eta tronboak eta buxadurak gertatzen dira, zenbait organo heltzen badira, tronbosiak eragin ditzake.
  • Dieta egokia animalia gantzik ez duena eta frutekin eta landare produktuekin, ariketa fisikoa egin, alkoholik ez, tabakorik ez, estresarik ez, hipertentsioa zaindu, botika egokiak.


2.- Miokardio infartua:

  • arterioesklerosiak arteria koronarioei eragiten diela eta miokardioari bihotzeko giharreak) ez zaionean ez oxigenorik ez mantenugairik heltzen. Ondorioz bihotzeko zelulak hil egiten dira eta miokardio infartua gertatzen da.
  • Torax aldeko presio edo min gorria, besoetara edo sorbaldara luzatzen dena, edoeta bizkarrera, hortzetara eta masailhezurrera ere zabal daitekeena, batez ere ezkarraldean.
  • Dieta egokia animalia gantzik ez duena eta frutekin eta landare produktuekin, ariketa fisikoa egin, alkoholik ez, tabakorik ez, estresarik ez, hipertentsioa zaindu, botika egokiak.


3.- Kardiopatia:

  • edozein gaixotasuna bihotzarekin edo odol hodiekin erlazionatuta.
  • Arritmiak, aneurismak, ateroesklerosia, hipertentsioa, iktus-ak... 
  • Dieta egokia animalia gantzik ez duena eta frutekin eta landare produktuekin, ariketa fisikoa egin, alkoholik ez, tabakorik ez, estresarik ez, hipertentsioa zaindu

4.- Barizeak: 

  • Zainen balbulek ez dute ondo ixten eta odolak atzera egiten du, odol poltsak sortuz.
  • Batez ere hanketan zainak poltsekin ikusgarri egiten dira. Barnekoak ere badaude. Ekografiak egin behar dira. Mina eta nekea agertzen dira. enbait kasutan tronboak elkartuta agertzen dira.
  • Konpresiozko mediak, ariket fisikoa, altuan mantendu, masajeak, ebakuntzak...


5.- Leucemia: 

  • hezur muinaren gaixotasuna, leukozitoen igoera handiarekin.
  • ahultasuna, hilekoak irregularrak, pisu galerak, odol jarioak, mareoak, gongoilak hazita, artikulazioetan mina, analisiak desorekatuta...
  • kimioterapia, erradioterapia, hezur muinaren trasplantea, tratamentu biologikoak...


6.- Arritmia: 

  • arazoak bihotzaren gidapen elektrikoan eta bihotz zikloa bizkorrago (takikardia) edo polikiago (bradikardia) burutzen da.
  • Toraxeko mina,zorabioak,palpitazioak,zurbiltasuna, arnasa hartzeko zailtasunak, izerdia...

7.- Hipertentsioa:

  • arterietako presio altua izatea da.
  • n malean ez dago sintomarik, baina zorabioak, goragaleak, konfusioa, ikusmen arazoak, odol jarioak....
  • Potasioa eta zuntz nahikoa dietan, ura nahikoa izan behar da, ariket fisikoa egin, alkoholik ez, tabakorik ez, gatz kantitatea murriztu, gorputz pisua egokia mantendu, estresa saihestu...
8.- Soploa:
  • Bihotz auskultazioan entzuten den soinu arraroa da.
  • Soinuak, tono desberdinetakoak estetoskopioarekin auskultatzean, zianosia, toraxeko mina, arnasa hartzeko zailtasunak...edo sintomarik ez.
  • arazoa beste arazoren batengatik bada, arazo hori tratatu, eta bizimdu egokia eraman. Beste kasu batzutan antigatzitzaileak, ebakuntza...

2014/01/15

GIZAKION ODOL ZELULEN BEHAKETA


BEHARREZKO MATERIALA


  • -    Mikroskopioa
  • -    Portaobjetosa
  • -    Estalkia
  • -    Lantzeta
  • -    Alkoholezko metxeroa
  • -    Flasku garbitzailea
  • -    Alkohola
  • -    Hematoxilina
  • -    Eosina
  • -    Odola (behatzetik)
  • -    Pintzak
  • -    Latexezko eskunarruak

PROZEDURA
1.- Portaobjetosak alkoholan sartu, ondo garbitzeko, 5 minutu inguru. Ondoren, pintzekin atera eta paper baten gainean utzi.

2.- Lantzeta baten bidez, atzamarra zulatu. Aurretik hau ere alkohol pixkat batekin garbitu.

3.- Jarri odol tanta portaren gainean (albo batean) eta frotis bat egin. Ondoren, lehortzen utzi.

4.-Ttindaketa egin beharko dugu:
  - alkohol tanta batzuk bota laginaren gainean eta ebaporatzen laga. Horrela extentsioa fijatuko da;
  - hematoxilina tanta batzuk bota laginaren gainean eta hórrela laga 15 minututan; KONTUZ: lagina ez da inoiz lehortu behar eta kolorante tantak bota behar izango dituzu behar denean;
  - ur destilatuarekin garbitu lagina eta ondoren eosina tanta batzuk bota, eta minutu batez lan egiten utzi;
  - berriz ere lagina garbitu urarekin, tindagai guztia joan arte.
  - lehortzen utzi, airean edo bestela metxeroaren gainean, baina tenperatuta baxuan;
  - Mikroskopiotik behatu: lehenengo handipen txikienarekin hasi, zatirik onena zein den jakiteko. Ondoren handipena gehituz joan.

GALDEREN ERANTZUNA ETA EMAITZEN INTERPRETAZIOA

- Marraz ezazu erabilitako materiala, zerrendaren aldamenean.

- Zergatik erabiltzen dira hematoxilina eta eosina?.

- Ikusi ahal izango dituzun zelulak, horrelakoak izan daitezke:

             Irudika ezazu hemen ikusitako zelulak, zelula mota desberdinak topatu badituzu, bere izena adieraziz, baita erabilitako handipena ere.
           





            - 

FONENDOSKOPIOA


FONENDOSKOPIOA ERABILITA, BARNE SOINUAK ENTZUN

Fonendoskopio hitza grekeratik dator:
phoné = sonido, soinua                                                          
endon = interior, barrukoa
skopein = observar. Behatu.

Barruko soinuak entzun ahal izateko erabiltzen da: auskultatu egiten da honekin.
Ez da medikuntzan bakarrik erabiltzen: teknologian edo informatikan ere erabiltzen da barneko soinuak entzun ahal izateko.
Bi olibatan bukatzen duten gomazko bi hodiz osaturik, bi hauek belarrira egokitzen dira. Gainera soinuak handiagotzeko diafragma bat eta kanpai bat dituen beste hodi batekin konektatuta daude.
Diafragmak eta kanpaiak soinuak detektatzen dituzte eta hodiek duten airearen bitartez bidaiatzen dute.
 Bi modutara entzun daitezke soinuak:
- Kanpai eran: frekuentzia baxuko soinuak entzuteko, ad.birikak, kanpaia azalaren gainean jarrita, presioa egin gabe.
- Diafragma eran: frekuentzia altuko soinuak entzuteko. Diafragmaren gainean presioa eginez, bihotzeko soinuak entzun daitezke.

BIHOTZARI BURUZKO ETA ZIRKULAZIOARI BURUZKO BIDEOAK








http://www.youtube.com/watch?v=eXAot64vueE

Eta hauek ere bai oso interesgarriak dira!










Ikus ezazu bideo hau, mesedez. Madrilgo "Menudos corazones" Gobernuz kanpoko erakundeak grabatutakoa da eta:

http://www.youtube.com/watch?v=OM5e6G9KaAY

Laguntza txiki bat eman dezakegu!.