ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2013/10/25

IKUSTEKO ETA LABURTZEKO BIDEOAK

Hona hemen bi bideo interesgarri liseriketa aparatuari buruzkoak. Ikusi behar dituzu eta baten laburpena entregatu eginda. Notarako da!






2013/10/21

 Kaixo ikasle maitagarria!
Gure organismoa orokorrean aztertu eta gero, osatzen gaituzten zenbait aparatu eta sistema aztertuko ditugu. Nutrizioarekin hasiko gara, eta honetan parte hartzen duten sistema eta aparatuekin konkretuki, hau da: liseriketa, zirkulazioa, arnasketa eta iraizketa. Goazen hastera!.

LISERIKETA APARATUA

1.-Zeintzuk dira nutrizioarekin erlazionatuta dauden aparatuak?. Azal itzazu.

Digestio aparatua:Digestio aparatuaren funtzioa elikagaia digeritzea eta substantzia soilago bihurtzea da. Substantzia soilago horiek, gero, odolera joaten dira, eta hala, gure zelulek asimila ditzakete.
Arnas aparatua: gas-trukean aritzen da, hots, oxigenoa, lortu eta Karbono dioxidoa kanporatzen du.
Zirkulazio aparatua:Odolaren bidez, oxigenoa eta elikagaien substantziak baliagarriak gure gorputzeko zeluletara garraiatzen ditu, zelulek erabil ditzaten. Halaber, karbono dioxidoa eta zelulek sorturiko hondakinak jaso eta garraiatzen ditu.
Iraitz aparatua: odolak garraiatzen dituen hondakin-substantziak kanporatzen ditu.


2.- Zeintzuk diradigestio-funtzioaren lau prozesuak?. Defini itzazu.

Digestio aparatuak digestio funtzioak betetzen ditu. Digestio funtzioek lau prozesu hauek hartzen dituzte barne:
- Ahoratzea: elikagaiak digestio hodira sartzen dira ahotik. Ahoan, hortzek elikagaiak txikitzen dituzte, eta elikagaiak listuarekin nahasten dira.
- Digestioa: elikagaiak eraldatu eta mantenugai izeneko beste substantzia soilago batzuk eratzen dira, zelulek erabil ditzaten.
- Xurgapena: digestioan lortutako mantenugaiek digestio-hodiaren pareta zeharkatzen dute; hala, gorputzeko atal guztietara iristen dira, odol hodietan zehar.
- Egestioa: digeritu gabeko substantziak edo elikagaien substantzia ez-baliagarriak kanporatu egiten dira.


3.- Zertan desberdintzen dira digestio mekanikoa eta digestio kimikoa?.

Digestioan bi motatako ekintzak bereizten dira:
- mekanikoak: elikagaiak moztu, txikitu eta nahasi egiten dira, besteak beste. Batik bat, ahoan eta urdailean egiten dira ekintza mekanikoak. Elikagaiak fisikoki eraldatzen dira; esate baterako, elikagaiak txikitu eta haien osagaiak nahasi egiten dira, aldaketa kimikoak errazago egiteko.
- kimikoak: elikagaiak eraldatu eta konposatu kimiko soilagoak eratzen dira, elikagaietan aldaketa kimikoak sortzen dituzten substantzien eraginez.


4.- Hemen duzue liseriketa aparatuaren irudia, zatien izenekin:


Behazun xixkua, behazunaren hodi biltzailea eta pankrearen hodi biltzailea falta dira. Gelan jasoko duzun argazkian badituzu, ez kezkatu!.
 Bilatu behar duzu informazioa liburuan, zati bakoitzari buruz eta klasean azaldutakoarekin bete dezakezu. Aztertu ondo gai osoa, informazioa oso zabalduta agertzen da eta!.
Erantzunak:
1.- Ahoa: elikagaiak digestio hodira sartzeko barrunbea da. Ahoan mihia eta hortzak daude, elikagaiak mastekatzeko eta listuztatzeko.
2.- Hortzak: egitura gogorrak dira. Mastekatzea burutzen dute eta elikagaiak txikitzen dituzte. Osoan heldu batek 32 hortz ditu, 8 aho laurden bakoitzean, honela banatuta, lau hortz mota daudela kontuan hartuta: 2 ebakortz, 1 letagin, bi aurreko molar eta 3 atzeko molar.
3.- Listu guruinak: listua sortzen dute, elikagaien digestiokimikoa burutzeko. Hiru guruin pare sortzen dute listua: Parotidak, masailpekoak eta mihipekoak.
4.- Faringea: digestio aparatuaren eta arnas aparatuaren hodia da. Elikagaiak faringean zehar ahotik hestegorrirantz joaten dira.
5.- Epiglotisa: faringeak duen tolestura, elikagaiei arnasbideetara pasatzen uzten ez diena.
6.- Hestegorria: faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gihartsua da. Mugimendu peristaltikoei esker (hestegorriaren pareten uzkurtze-mugimenduen bidez) urdailera eramaten du elikadura-boloa.
7.- Kardia: urdailaren sarrera.
8.- Urdaila: hemen digestio gastrikoa burutzen da eta bi ekintza hauek burutzen dira: 
  • ekintza kimikoa: urdailaren barrualdeko paretek jariatutako urin gastrikoek egiten dute ekintza kimikoa. Urin horiek azido klorhidrikoa dute, besteak beste, eta azido horrek kimikoki eragiten diete elikagaiei.
  • Ekintza mekanikoa: urdailaren paretek mugimendu peristaltikoak egiten dituzte eta elikagaiak mugiarazi eta urin gastrikoekin nahasten dituzte.
9.- Piloroa: urdailaren irteera. digestio gastrikoaren ondoren, kimo izeneko ahi erdi likidoa lodia eta azido azidoa irteten da.
10.- Gibela: behazuna sortzen duen organoa da.
11.- Behazun xixkua: behazuna pilatzen den maskuria. Honek koipeak liseritzen laguntzen du.
12.- Behazun maskuriaren hodi eramailea: behazuna duodenora isurtzen laguntzen du.
13.- Pankrea: pankrea urina sortzen duen organoa da.
14.- Pankrearen hodi eramailea: pankrea urina duodenora isurtzeko hodia. Honek elikagaiak erabat liseritzen ditu.
Heste meharrak 3 zati hartzen ditu: duodenoa, jejunoa eta ileona. Sei metro inguruko hodia da.
15.- Duodenoa: heste urina sortzen du eta bertara isuritutako pankrea urinarekin eta behazunarekin (koipeak disolbatu) elikagaiak erabat liseritzen dira. Urin guzti hauen bidez, kilo izeneko ahi zurixka sortzen da. Ahi honek ura dauka, disgestioko substantzia elikagarriak eta digeritu gabeko beste produktu batzuk.
16.-Jejunoa: digeritutako substantzia txiki-txikien xurgapena gertatzen da. Zati honen barrualdek paretak oso tolestuta daude eta heste-bilo deitzen zaie tolesturei. Biloen barruan odol-hodiak daude: digeritutako substantziak jaso eta gorputzeko zelula guztietaraeramaten dituzte odol hodiek.
17.- Ileonadigeritutako substantzia txiki-txikien xurgapena gertatzen da. Zati honen barrualdek paretak oso tolestuta daude eta heste-bilo deitzen zaie tolesturei. Biloen barruan odol-hodiak daude: digeritutako substantziak jaso eta gorputzeko zelula guztietaraeramaten dituzte odol hodiek. 
18.- Heste itsua: xurgatu gabeko substantziak heste lodira pasatzen dira, eta honen paretek mugimendu peristaltikoak egiten dituzte. Heste itsuak substantzien pasua atzeratzen du.
19.- Apendize bermiformea: irtenbiderik gabeko hodia da, heste lodiarekin konektatuta dagoena.  (2-20)cm-en artean neur dezake, eskumako gerriaren altueran kokatuta. Aztarna-ogano bezala kontsideratuta dago zenbait zientilarik, gure arbaso belarjaleetatik heradatuta,  zelulosa digeritzeko balio zuena.  Babes-sisteman dago.
20.- Goranzko kolona: ura eta gatz mineralak xurgatzen dira. Bakterio sinbionte daude. Bakterio hauek hartzitu eta deskonposatu egiten dituzte xurgatu gabeko hondarrak. Prozesu horretan bakterioek zenbait bitamina sintetizatzen dituzte, ad: B12, K..., xurgatu egiten direnak eta heste gasak sortzen dira, gorotzei usain txarra ematen dietenak.
21.- Zeharkako kolona: ura eta gatz mineralak xurgatzen dira. Bakterio sinbionte daude. Bakterio hauek hartzitu eta deskonposatu egiten dituzte xurgatu gabeko hondarrak. Prozesu horretan bakterioek zenbait bitamina sintetizatzen dituzte, ad: B12, K..., xurgatu egiten direnak eta heste gasak sortzen dira, gorotzei usain txarra ematen dietenak.
22.- Beharanzko kolona: ura eta gatz mineralak xurgatzen dira. Bakterio sinbionte daude. Bakterio hauek hartzitu eta deskonposatu egiten dituzte xurgatu gabeko hondarrak. Prozesu horretan bakterioek zenbait bitamina sintetizatzen dituzte, ad: B12, K..., xurgatu egiten direnak eta heste gasak sortzen dira, gorotzei usain txarra ematen dietenak. Hemen hondarrak solidotu egiten dira eta gorotzak eratzen dira.
23.- Ondestea: Heste lodiaren azkenengo zatia. Hemen gorotzak pilatzen dira.
24.- Uzkia: gorotzak kanporatzeko esfinterra.

5.- Bete ezazu ondoko taula, liseriketa aparatuko gaixotasunei buruzkoa:

GAIXOTASUNAREN IZENA
ZER DA?
ZEIN SINTOMA DITU?
NOLA SENDATZEN DA?
Pankreatitisa
Pankrearen hantura da, ehunaren zati batzuk hiltzen dituena.
Pankreatitis akutuak:
-Min abdominala, goragalea, botaka, sentsibilitatea abdomena ikutzean eta sukarra.
Pankreatitis kronikak:
-Min abdominala, sukarra, sabeleko oinaze latza, leukositozia eta pisuz jaistea.
Pankreatitis akutua, bera bakarrik sendatzen da. Eta kronikoa, hainbat eraso, eta arazoak izateko arrisku handiagoa izan ondoren, sendatu egin daiteke.

Apendizitisa
Apendizitisa apendize ileozekalaren hantura da.
Eskuineko hobi iliakoan oinaze handiak, goragalea, eta odolean leukozitoak ugaltzea eragiten ditu.
Apendizitis-sintomak atzeman eta berehala komeni da ebakuntza egitea. Bestela, tratamentu antibiotikoa.
Txantxarra
Ahozko gaixotasun ohikoena da, ahoan dauden bakterioek sortzen dute. Hortz esmaltea desegin eta zuloak egiten dituzte.
Hortzetan mina.
Ehunak garbitu.
eta empasteak
jarri. bestela gaixotasun larriagoak ekar ditzake: bihotzeko arazoak...
Idorreria
Idorreria gorotzen kanporatze arazotsu eta maiztasun gabekoa da.
Idorreriaren sintomak dira gutxitan sabel-hustea, gorozkiak
kanporatzeko zailtasuna eta haien gogortasuna.

Zuntzean aberatsak diren dietekin, likido asko edaten, jatorduak ordu berdintsuetan egitea eta ariketa fisikoa praktikatzea.
Gastroenteritisa
Gastroenteritisa, heste meharraren eta urdailaren aldi bereko hantura da. Elikagaiak behar bezala ez hartzeagatik sortzen da.
Goragalea eta beherakoa eragiten ditu: gorputzak ura galtzen duenez, oso arriskutsua izan daiteke. deshidratazioa.
Likidoak hartzen eta oso gutxi jan behar da. Kasuren batean antibiotikoa hartu beharra dago.
Elikagaiei intolerantzia
Elikagaiei, metabolismoak berak, sistema inmunologikoak parte hartu gabe, sortzen duen kontrako erreakzioa.
Azaleko edo arnas aparatuko gaixotasunak: alergiak, gorriuneak, arnas estuak...
Urteak pasatuz kasu batzuetan senda daiteke ,  baina beste kasu batzuetan ezin da sendatu.
Ultzera
Ultzera zauri txiki bat da, esofago hestegorrian, heste meharreko goiko zatian edo urdailean, jariaturako urin gastrikoek ehunak edo ehun horietako geruzak liseritu egin baitituzte.
Abdomeneko mina.
botaka gurea. Batzuetan, jendeak ultzera dauka, baina ez du sintomarik izaten.
Jatorduan ordenatua izan, nahikoa jan eta ordu finkoetan.
Egoera larri edo estutuetatik alde egin, ariketa fisikoa egin, elikadura osasuntsua, kaferik ez, tabakorik ez, alkoholik ez.

Gibel zirrosia
Gaixotasun kronikoa da, gibelaren fibrosia dakarrena, eta haren gutxiegitasuna ere. Gibel gantzatsuaren gaitza gizentasunaren ondorioa da, Birusek eragindako gaixotasuna izan daiteke.


Sindrome metabolikoa duten pertsonengan ohikoa izaten da gibel gantzatsuaren gaitza agertzea. Sindrome hori edukitzeak esan nahi du pertsona batek gaitz edo faktore bat baino gehiago dituela gaixotasun kardiobaskular bat sortu ahal izateko: adibidez, gizentasuna, diabetesa, arteria hipertentsioa, dislipidemia. Horiengan, askoz maizago agertzen da gaitz hori, eta zenbait egilek eman dituzten




 Dieta egokia edukitzea, alkohol kontsumoaren kontrola izatea, diuretikoak hartzea eta gibel transplantea oso larria baldin bada.Kontuan izan behar da organoak eman eta berehala transplantatu behar direla. Gibelari dagokionez, 24 ordu iraun ditzake transplantatu arte.









Ondoren doan loturan,, digestio prozesuari buruzko animazio bat  agertzen da.
 http://www.supersaber.com/digestivo.htm

2013/10/10

LISERIKETA APARATUARI BURUZKO GALDERAK

 Kaixo ikasle maitagarria!
Gure organismoa orokorrean aztertu eta gero, osatzen gaituzten zenbait aparatu eta sistema aztertuko ditugu. Nutrizioarekin hasiko gara, eta honetan parte hartzen duten sistema eta aparatuekin konkretuki, hau da: liseriketa, zirkulazioa, arnasketa eta iraizketa. Goazen hastera!.

LISERIKETA APARATUA

1.-Zeintzuk dira nutrizioarekin erlazionatuta dauden aparatuak?. Azal itzazu.
2.- Zeintzuk diradigestio-funtzioaren lau prozesuak?. Defini itzazu.
3.- Zertan desberdintzen dira digestio mekanikoa eta digestio kimikoa?.

4.- Hemen duzue liseriketa aparatuaren irudia, zatien izenekin:
Behazun xixkua, behazunaren hodi biltzailea eta pankrearen hodi biltzailea falta dira. Gelan jasoko duzun argazkian badituzu, ez kezkatu!.
 Bilatu behar duzu informazioa liburuan, zati bakoitzari buruz eta klasean azaldutakoarekin bete dezakezu. Aztertu ondo gai osoa, informazioa oso zabalduta agertzen da eta!.
5.- Bete ezazu ondoko taula, liseriketa aparatuko gaixotasunei buruzkoa:

Ondoren doan loturan,, digestio prozesuari buruzko animazio bat  agertzen da.
 http://www.supersaber.com/digestivo.htm

2013/10/05

LABORATEGIAN LANEAN

Aste honetan laborategi praktikei ekin diegu eta mikroskopioaren erabilera ikusi eta gero, ahko mukosaren zelulak behatzen egon gara, lagina atera eta tindatu eta gero!. Hona hemen horren inguruan atera ditugun argazkiak!. Ez zaudete denok, argazki makinari bateria agortu zitzaiolako!

DSCF2173














DSCF2172DSCF2174DSCF2175DSCF2176DSCF2177