Hona hemen atzo laborategian la egin genuenean ataratako argazkitxo batzuk. Bateren bat margo lanetan ibili izan zen ere!
DBH 3. MAILAKO NATURA ZIENTZIATAN INTERESGARRI IKUSIKO DITUDAN GEHIGARRIAK ETA EGINGO DITUGUN LABORATEGI PRAKTIKA DESBERDINAK ESKURA EDUKITZEKO.
2012/10/11
2012/10/07
1GO GAIA: LABORATEGI PRAKTIKAK
MARIAREN
LAGUNDIA IKASTOLA
DBH 3MAILA –
LABORATEGI PRAKTIKAK
1GAIA: GIZA
GORPUTZAREN ANTOLAKUNTZA
Zelula
gehienak behatu eta aztertu ahal izateko mikroskopioa erabili behar dugu. Hori
dela eta, zelularen ezaugarriei eta egiturari buruzko aurkikuntzak behaketa
tekniken aurrerapenekin batera etorri izan dira. Teoria zelularra XIX mendean
plazaratu zen eta biologiaren oinarrizko printzipioetako bat da.
Schleiden-ek, Schwann-ek eta Virchow-ek, 1860. Urtean
aditzera eman zuten:
-
Izaki bizidun oro zelulaz osatuta dago.
-
Zelulak izaki bizidunen egitura eta funtzio unitate
oinarrizkoenak dira.
-
Zelula guztiak beste zelula batetik datoz, zatiketa
zelularraren ostean.
Robert Hooke eta bere mikroskopioa.
MIKROSKOPIO OPTIKOAREN ELEMENTUAK
Platina: lagina jartzen den xafla da. Zulo bat
dauka, argia pasatu ahal izateko.
Errebolberra: objektiboei eusten dien pieza
birakaria.
Torloju makrometrikoa: platina igo edo
jaitsiarazten duen pieza, irudia fokatu ahal izateko.
Torloju mikrometrikoa: beste torloju honi eraginez,
irudia doiago fokatzen da.
Diafragma: argiaren igarobidea erregulatzen du.
Objektiboko lentea: Laginaren irudia
handiagotzeko balio dute.
Okularreko lentea: objektibotik iristen den
irudia handiagotu egiten du.
Kondentsadorea: lente multzo bat da, argi
izpiak laginaren gainean bideratzen duena.
Lagin
bat zenbat bider handiago ikusten ari garen jakiteko, objektiboaren lenteak eta
okularreko lenteak duten handipena bidertu behar dira.
NOLA ERABILI MIKROSKOPIO OPTIKOA
Prestakin
bat mikroskopio optikoaren bidez miatzeko, urrats hauei jarraitu behar diezu:
-
Ziurtatu platina ahalik eta urrunen dagoela handipen
gutxieneko objetibotik, eta ondoren jarri porta baten gainean.
-
Begiratu okularraren bitartez, eta fokatu irudia torloju
makrometrikoari eraginea. Jarraian, doiago fokatu, torloju mikrometrikoa
erabiliz.
-
Ireki eta itxi diafragma. Aukeratu irudirik gardenena ematen
duen argia.
-
Fokatu lagina gero eta handipen gehiagoko objektiboekin, eta
egin berriz aurreko urratsak.
Lortu
duzuna laginaren alderantzikatu eta handiago bat da.
MIKROSKOPIOA ZAINTZEKO JARRAIBIDEAK
MIKROSKOPIOA ZAINTZEKO JARRAIBIDEAK
Mikroskopioa arreta handiz zaintzeko tresna bata da eta kontuz erabili benar da: gure ikastolakoa da eta ikasle guztiek erabili behar dute.
Garraioa: zutik dagoela garraiatu behar da, esku batez oinetik helduta eta beste eskuaz besotik helduta: horrela ez da okularra jausiko.
Erabilera: lenteetan marrarik egin ez dadin, ez dira lenteak ezerekin ukiti behar. Fokatzerakoan objektiboek prestakina ez ukitzea garrantzitsuena da.
Kontserbazioa: behaketa bukatutakoan handipen gutxieneko objektiboa jarri behar da platinaren gainean eta hautsetik babestuko duen estalkiren batez babestu behar da mikroskopioa.
Garraioa: zutik dagoela garraiatu behar da, esku batez oinetik helduta eta beste eskuaz besotik helduta: horrela ez da okularra jausiko.
Erabilera: lenteetan marrarik egin ez dadin, ez dira lenteak ezerekin ukiti behar. Fokatzerakoan objektiboek prestakina ez ukitzea garrantzitsuena da.
Kontserbazioa: behaketa bukatutakoan handipen gutxieneko objektiboa jarri behar da platinaren gainean eta hautsetik babestuko duen estalkiren batez babestu behar da mikroskopioa.
NOLA ATONDU
PRESTAKIN BAT
Prestakin bat gertatu ahal izateko honako material
hauek behar izango ditugu:
-
Portaobjetos-a
-
Estalkia
-
Prestakina ixteko lekeda
-
Tanta bat ur.
AHOKO MUKOSAREN ZELULEN BEHAKETA
Giza gorputza osatzen duten zelulak, 100 bilioi
inguru, hainbat motatakoak dira, funtzio oso desberdinak egin ahal izateko.
Praktika honetan zure ahoko mukosaren epitelioko zelulak aztertuko dituzu,
beraien eginkizuna aho barrunbea babestea izanda.
BEHARREZKO MATERIALA
-
Mikroskopio optikoa
-
Portaobjetosa eta estalkia
-
Alkohol metxeroa
-
Tanta-kontagailua
-
Koloratzailea: metileno urdina
-
Kotoi-zotzak, zotz arruntak
-
Lortuko dugun lagina: aho-mukosako zelula epitelialak.
PROZEDURA
Nola hartu lagina
-
Tanta kontagailua erabiliz, jar ezazu ur tanta bat portaren
gainean.
-
Atzazkalaren laguntzaz, urratu edo igurtzi leunki ahoaren
barrualdea.
-
Orratz bat erabilita, jar ezazu hartutako lagina etga
portaren gainean zabaldu.
Nola finkatu eta koloreztatu lagina
-
Pasa ezazu porta alkohol metxeroaren sugarren gainetik,
mugimendu bizkorrak eraginez (baina ez
bizkorregiak), alde batetik bestera, lagina poliki-poliki lehortu dadin. Porta,
haatik, ez da gehiegi berotu behar, beraz, ez dugu sutara gehiegi hurbilduko.
-
Bota itzazu koloratzaile tanta batzuk lagin lehorraren
gainean, eta itxaron 3 minutu, nahasteak eragina izan dezan.
-
Garbitu prestakina urarekin, soberan dagoen koloratzailea
kentzeko, beheko marrazkian erakusten den moduan. Ez ezazu ura laginean bertan
bota, zelulak eraman litzake-eta berarekin.
-
Jarri estalkia portaren gainean.
Laginaren behaketa
-
Handipen gutxieneko objektiboa erabiliz, bilatu zelulak
banaka eta gehiegi tindatu gabe dauden guneren bat.
-
Fokatu aukeratutako gunea handipen handiagoko objektiboekin.
ESPERIENTZIAREN ONDORENGO LANA
a.- Zein izan da erabilitako handipena?
b.- Laginan ikusi ahal izan dituzu
dituzu zelulak. Seinala itzazu ertzak marraztuz. Zer nolako zelula mota dira?.
Zein ezugarri ditu zelula mota
horrek?.
c.-
Aukera itzazu zelula batzuk eta seinala itzazu bertan zein diren ikusi ahal
diren zelula egiturak.
d.-
Zelula hauek elkartzean, ehun mota berezi bat sortzen dute. Zein da ehun mota
hori?.
Zein ezaugarri ditu ehun mota horrek?.
Zuk
ikus ditzakezun ezaugarriak eta ehun horrek dituen ezaugarriak bat al datoz?.
Zeintzuk
bai eta zeintzuk ez?.
e.-
Erlaziona al dezakezu zelularen forma eta zelula horren funtzioa?. Nola?
f.-
Metileno urdinak, berdin tindatu al du zelula osoa?.
Egituraren bat gehiago koloreztatu al
da?. Zein?.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)