ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

1.TALDEA

Partaideak:

Egin behareko lana:


NAHASTEAK BANANTZEKO TEKNIKAK
Aldez aurretik disoluzioen kontzentrazioa kalkulatu duzu eta oraingo honetan nahasteak banatzeko erak ikasiko ditugu. Gela talde desberdinetan banatuta dago eta talde bakoitza banatze metodo bateaz edo bitaz arduratuko da eta bere inguruan erakusketa bat preparatu beharko du, grabatuko duguna.
Proiektu honek idatzizko txosten bat izango du. Txosten hau neri bidali behar didazue bakoitzaren orrian jarri ahal izateko Blog-ean. Txosten honetan atal hauek joan beharko dira:
  1.  Banaketa metodoaren izena.
  2.  Banaketa metodoaren inguruko zenbait kontzeptu teoriko, zuen orrian jarrita dagoena edo bila dezakezuena zenbait euskarritan (entziklopedia, testuliburu zein Internet).
  3. Beharrezko materialaren izena eta irudikapena (irudia, argazkia zein marrazkia). 
  4. Egin beharreko muntaiaren irudikapena: marrazkia zein argazkia. 
  5. Jarraitu beharreko prozedura. 
  6. Banaketa metodoaren erabilera: industriala, farmazeutikoa… 
  7. Bideoa Internet-en egon daitekeena, banaketa metodoa praktikan jarriz edo banaketa metodoaren erabilera praktikoa martxan jartzen esperientzia bati buruzkoa… (lotura eman). 
  8. Grabatutako bideoa zuek esperientzia hori burutzen (Ikastolako laborategian  burutuko dugu). 
  9. Esperientziaren inguruko ondorioak. 
  10. Iritzi pertsonala.




BAHEKETA


PROZESU HAU OSO EGOKIA DA TAMAINA DESBERDINEKO PARTIKULAK DITUZTEN OSAGAIEN NAHASTE SOLIDOAK BANANTZEKO.
PARTIKULA-TAMAINA JAKIN BATEKO HAREA BEHAR DENEAN, BAHEA ERABILTZEN DA TAMAINA HORI AUKERATZEKO. HAINBAT TAMAINATAKO BAHEAK DAUDE.



IRAGAZKETA

PROZESU HONEN BIDEZ, NAHASTE BATEKO SOLIDO DISOLBAEZINA  ETA LIKIDOA BANANTZEN DIRA BIDE POROTSU BATETIK PASARAZTEN DELAKO.

GIZA JARDUERA ASKOTAN TOPATZEN DUGU IRAGAZKETA: KAFEA EGITERAKOAN, INDUSTRIA PETROKIMIKOAN, AZUKREA ZURI BIHURTZEKO, UR EDANGARRIEN TRATAMENDUETAN…



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina