ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2015/04/20

Hauxe aurkeztu dugu 3A gelan!
LISERIKETA APARATUA


1.-Zeintzuk dira nutrizioarekin erlazionatuta dauden aparatuak? Azal itzazu.
  • Digestio-aparatua: Digestio-aparatuaren funtzioa elikagaiak digeritzea eta substantzia soilagoa bihurtzen da.
  • Arnas aparatua: Gas-trukean aritzen da. Oxigenoa (O2) lortu eta karbono dioxidoa (CO2) kanporatzen du.
  • Zirkulazio-aparatua: Odolaren bidez, oxigenoa eta elikagaien substantzia baliagarriak gure gorputzeko zeluletara garraiatzen ditu, zelulek erabil ditzaten.
  • Iraitz-aparatua: Odolak garraiatzen dituen hondakin-substantziak kanporatzen ditu.


2.-Zeintzuk dira digestio-funtzioaren lau prozesuak? Definitu itzazu.
  • Ahoratzea: Elikagaiak digestio-hodira sartzen dira ahotik. Ahoan, hortzak elikagaiak txikitzen dituzte, eta elikagaiak listuarekin nahasten dira.
  • Digestioa: Elikagaiak eraldatu eta mantenugai izeneko beste substantzia soilago batzuk eratzen dira, zelulek erabil ditzaten.
  • Xurgapena: Digestioan lortutako mantenugaiek digestio-hodiaren pareta zeharkatzen dute; hala, gorputzeko atal guztietara iristen dira, odol-hodietan zehar.
  • Egestioa: Digeritu gabeko substantziak edo elikagaien substantzia ez-baliagarriak kanporatu egiten dira.


3.-Zertan desberdintzen dira digestio mekanikoa era digestio kimikoa?
  • Mekanikoak: Elikagaiak moztu, txikitu eta nahasi egiten dira. Batik bat, ahoan eta urdailean egiten dira ekintza mekanikoak. Elikagaiak fisikoki eraldatzen dira.
  • Kimikoak: Elikagaiak eraldatu eta konposatu soilagoak eratzen dira, elikagaietan eraldaketa kimikoa sortzen dituzten substantzien eraginez.


4.-Hemen duzue liseriketa aparatuaren irudia, zatien izenekin:
Behazun xixkua, behazunaren hodi biltzailea eta pankrearen hodi biltzailea falta dira. Gelan jasoko duzun argazkian badituzu, ez kezkatu!
Bilatu behar duzu informazioa liburuan, zati bakoitzari buruz eta klasean azaldutakoarekin bete dezakezu. Aztertu ondo gai osoa, informazioa oso zabalduta agertzen da eta!




liseriketa.jpg



Ahoa: Elikagaiak digestio hodira sartzeko barrumbea da. Ahoan, mihia eta hortzak daude.Mihia organo gihartsua da, eta elikagaiak mugiarazi eta listuarekin nahasten ditu. Hortzek elikagaiak mastekatzeko balio dute. Listu-guruinek listua sortu eta ahora botatzen dute.
  • Hortzak: Ebakortzak, letaginak, aurreko molarrak eta atzeko molarrak eta haginetako laurden batean ditugu bi bat bi hiru
  • Listu guruinak: Hiru pare ditugu eta hauek dira parotidak, masailpekoa eta mihipekoa.
Faringea: Digestio-aparatuaren eta arnas aparatuaren hodia da. Elikagaiak faringea zehar joaten dira ahotik hestegorrirantz. Egiglotis izeneko tolestura horrek ez die elikagaiei arnasbideetara pasatzen uzten.
Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gihartsua da. Hestegorriaren pareten mugimenduari esker, elikagaiak urdailera iristen dira.
Kardia: Urdailaren sarrera.
Urdaila: Digestio-hodiaren zabalgunea da. Urdailean, elikagaiek digeritzen jarraitzen dute, urin gastrikoari esker(azido klorhidrikoa); urin gastrikoa urdailaren barruko paretako toles ugarietan sortzen da. Digestio gastrikoa egiten da: mugimendu peristaltikoei esker (mekanikoa) eta urinari esker (kimikoa). Kimo izeneko ahia sortzen da.
Piloroa: Urdailaren irteera.
Duodenoa: Heste-meharraren lehenengo zatia. Bertara bere urina eta beste organo batzuen urinak isurtzen dira digestio kimikoarekin bukatzeko.
Gibela: Behazuna sortzen duen guruina da. Behazuna behazun-xixkuan pilatu eta duodenora isurtzen da. Behazunak koipeak disolbatzen laguntzen du. Behazun hodi biltzaileak isurtzen du duodenora.
Pankrea: Pankrea-urina sortzen duen guruina da. Urin hori duodenora isurtzen da pankrea hodi eramailez edo biltzailez, eta haren bidez, elikagaiak erabat digeritzen dira.
Heste meharra: Sei metro inguruko hodia da. Sabelaldeko barrunbean dago, tolestuta. Barruko paretek heste-bilo izeneko tolesak dituzte. Heste meharrean, elikagaiak erabat digeritu eta elikagaien substantzia elikagarri gehienak xurgatzen dira; gero, odolera pasatzen dira substantzia horiek. Hiru zati ditu heste meharrak: duodenoa, jejunoa eta ileona.
Itsua: Elikagaien pasoa oztopatzen du.
Apendizea bermiformea: Irtenbiderik gabeko hodia da, heste lodiarekin konektatuta dagoena.  (2-20)cm-en artean neur dezake, eskumako gerriaren altueran kokatuta. Aztarna-ogano bezala kontsideratuta dago zenbait zientilarik, gure arbaso belarjaleetatik heradatuta,  zelulosa digeritzeko balio zuena.  Babes-sisteman dago.


Kolona:3 zati ditu: goranzko kolona, zeharkako kolona eta beheranzko kolona. Digestio-hodiaren azken zatia da. Heste lodiko paretek ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte. Digeritu gabeko substantziak gorotz bilakatzen dira heste lodian.
Ondestea:Digeritu gabeko substantziak eta hondakinak gorotz bihurtzen dira.
Heste lodian, gainera, hainbat bakterio sinbionte daude. Bakterio horiek hartzitu eta deskonposatu egiten dituzte xurgatu gabeko hondarak, Prozesu horretan, bakterioek zenbait bitamina sintetizatzen dituzte (adibidez, B12 eta K bitaminak, xurgatu egiten direnak), eta heste-gasak sortzen dituzte; gorotzei usain txarra ematen dieten gasak, alegia.
Uzkia :Liseriketa aparatuaren amaiera da, eta huraxe du, hain zuzen, kanpoaldearekiko lotura.

5.-Bete ezazu ondoko taula, liseriketa aparatuko gaixotasunei buruzkoa:

Gaixotasuna
Zer da?
Zein sintoma ditu?
Nola sendatu

Txantxarra
Ahozko gaixotasun ohikoena da, ahoan dauden bakterioek sortzen dute. Hortz esmaltea desegin eta zuloak egiten dituzte.

Hortzetan mina.
Ehunak garbitu eta enpasteak jarri, bestela gaixotasun larriagoak ekar ditzake: bihotzeko arazoak.

Idorreria
Idorreria gorotzen kanporatzea arazotu eta maiztasun gabekoa da.
Idorreriaren sintomak dira gutxitan sabal-hustea, gorozkiak kanporatzeko zailtasun eta haien gogortasuna.
Zuntzean aberatsak diren dietekin, likido asko edaten, otorduak ordu berdintsuetan egitea eta ariketa fisikoa praktikatzea.


Ultzera
Zauri txiki bat da, esofago heste gorrian, heste meharreko goiko zatian edo urdailean jarioturako urin gastrikoek ehunak edo ehun horietako geruzak liseritu egin baituzte.

Abdomeneko mina, botaka gurea.
Batzuetan, jendeak ultzera dauka baina ez du sintomarik izaten.
Jatorduan, ordenatua izan, nahikoa jan eta ordu finkoetan. Egoera larri edo estuetatik alde egin, ariketa fisikoa egin, elikadura osasuntsua, kaferik ez, tabakorik ez eta alkoholik ez.

Gastroenteritisa
Heste meharraren eta urdailaren aldi bereko hantura da. Elikagaiak behar bezala ez hartzeagatik sortzen da.
Goragalea eta beherakoa eragiten ditu: gorputzak ura galtzen duenez, oso arriskutsua izan daiteke, deshidratazioa.
Likidoak hartzen eta oso gutxi jan behar da. Kasuaren batean antibiotikoa hartu beharra dago.




Gibel-zirrosia
Gaixotasun kronikoa da gibelaren fibrosia daukana eta haren gutxiegitasuna da. Gibel gantzatsuaren gaitza gizentasunaren ondorioa da.
Birusek eragindako gaixotasuna izan daiteke.
Sindrome metabolikoa duten pertsonengan ohikoa izaten da gibel gantzatsuaren gaitza agertzea.
Sindrome hori edukitzea esan nahi du pertsona batek gaitz edo faktore bat baino gehiago dituela gaixotasun kardiobaskular bat sortu ahal izateko gizentasuna, diabetesa, arteria hipertentsioa, dislipemia.
Dieta egokia edukitzea, alkohol kontsumoaren kontrola izatea, diuretikoak hartzea eta gibel transplantea oso larria baldin bada.
Kontuan izan behar da organoak eman eta berehala transplantatu behar direla. Gibelari dagokionez, 24 ordu iraun ditzake transplantatu arte.



Hepatitisa



Hepatitisa gibeleko zelulen hantura da Honako alderdiek sor dezakete: · Birus batek (hepatitis birala): A, B, C eta D birusak. · Gehiegizko alkohol kontsumoak eta pizgarri batzuk. ·



Hepatitis mota guztien sintoma orokorrak hauek dira: ahulezia, jateko gogoa galtzea, sukarra, hotzikarak, goragalea, larumina (azala horitzea) eta gernua iluntzea
Beste gaixotasun batzuekin bezala, tratamendurik hoberena profilaxia edo prebentzioa da. Horretarako, hepatitis biraletan, kutsatzeko bideak zaindu behar dira. Hepatitis toxikoetan berriz beharrezkoa da alkoholaren neurriz gaineko kontsumoa Kontrolatzea eta farmakoen albo-eraginak begiratzea.Kasu  guztietan,atsedena hartu beharra dago.







Crohn gaixotasuna





Crohn-en eritasunaren ezaugarri nagusia hesteen zati baten hantura edo inflamazio kronikoa da


Sabeleko mina, beherakoa (zenbaitetan odoltsua), sarritan komunera joateko premia larriarekin batera. Geroxeago edo aldi berean beherakoa ere agertzen da eta sarritan artikulazioetako minak ere azaldu ohi dira, eta jateko gogoa eta pisua galtzea; sukarra ere agertu ohi da
Crohn eritasuna kontrolatu egin daiteke, baina ez sendatu. Botika pila handia dago eritasuna eramangarri egiteko, baina ez dute sendatzen: salazopirina, aminosalizilikoa, kortikoideak, budesonida, azatiopirina eta berriki infliximab edo antiTNF. Bakoitzak bere indikazio bereziak eta bere efektu sekundarioak ditu eta, beraz, medikuaren kontrol zorrotza ezinbestekoa da.
Gehienetan kirurgia ezinbesteko izaten da botika bidezko tratamendua broteak kontrolatzeko aski ez denean edo konplikazioak daudenean









Hona hemen bi bideo interesgarri liseriketa aparatuari buruzkoak. Ikusi behar dituzu eta baten laburpena  eginda Drivean. Notarako da!.