ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2012/10/11

LABORATEGIAN LAN EGINDAKOARI BURUZKO ARGAZKIAK

Hona hemen atzo laborategian la egin genuenean ataratako argazkitxo batzuk. Bateren bat margo lanetan ibili izan zen ere!












2012/10/07

1GO GAIA: LABORATEGI PRAKTIKAK


MARIAREN LAGUNDIA IKASTOLA
DBH 3MAILA – LABORATEGI PRAKTIKAK
1GAIA: GIZA GORPUTZAREN ANTOLAKUNTZA

Zelula gehienak behatu eta aztertu ahal izateko mikroskopioa erabili behar dugu. Hori dela eta, zelularen ezaugarriei eta egiturari buruzko aurkikuntzak behaketa tekniken aurrerapenekin batera etorri izan dira. Teoria zelularra XIX mendean plazaratu zen eta biologiaren oinarrizko printzipioetako bat da.
Schleiden-ek, Schwann-ek eta Virchow-ek, 1860. Urtean aditzera eman zuten:
-         Izaki bizidun oro zelulaz osatuta dago.
-         Zelulak izaki bizidunen egitura eta funtzio unitate oinarrizkoenak dira.
-         Zelula guztiak beste zelula batetik datoz, zatiketa zelularraren ostean.

Robert Hooke eta bere mikroskopioa.










MIKROSKOPIO OPTIKOAREN ELEMENTUAK

Platina: lagina jartzen den xafla da. Zulo bat dauka, argia pasatu ahal izateko.

Errebolberra: objektiboei eusten dien pieza birakaria.

Torloju makrometrikoa: platina igo edo jaitsiarazten duen pieza, irudia fokatu ahal izateko.

Torloju mikrometrikoa: beste torloju honi eraginez, irudia doiago fokatzen da.

Diafragma: argiaren igarobidea erregulatzen du.

Objektiboko lentea: Laginaren irudia handiagotzeko balio dute.

Okularreko lentea: objektibotik iristen den irudia handiagotu egiten du.

Kondentsadorea: lente multzo bat da, argi izpiak laginaren gainean bideratzen duena.
Lagin bat zenbat bider handiago ikusten ari garen jakiteko, objektiboaren lenteak eta okularreko lenteak duten handipena bidertu behar dira.

NOLA ERABILI MIKROSKOPIO OPTIKOA

Prestakin bat mikroskopio optikoaren bidez miatzeko, urrats hauei jarraitu behar diezu:
-         Ziurtatu platina ahalik eta urrunen dagoela handipen gutxieneko objetibotik, eta ondoren jarri porta baten gainean.
-         Begiratu okularraren bitartez, eta fokatu irudia torloju makrometrikoari eraginea. Jarraian, doiago fokatu, torloju mikrometrikoa erabiliz.
-         Ireki eta itxi diafragma. Aukeratu irudirik gardenena ematen duen argia.
-         Fokatu lagina gero eta handipen gehiagoko objektiboekin, eta egin berriz aurreko urratsak.
Lortu duzuna laginaren alderantzikatu eta handiago bat da.

MIKROSKOPIOA ZAINTZEKO JARRAIBIDEAK
Mikroskopioa arreta handiz zaintzeko tresna bata da eta kontuz erabili benar da: gure ikastolakoa da eta  ikasle guztiek erabili behar dute.
Garraioa: zutik dagoela garraiatu behar da, esku batez oinetik helduta eta beste eskuaz besotik helduta: horrela ez da okularra jausiko.
Erabilera: lenteetan marrarik egin ez dadin, ez dira lenteak ezerekin ukiti behar. Fokatzerakoan objektiboek prestakina ez ukitzea garrantzitsuena da.
Kontserbazioa: behaketa bukatutakoan handipen gutxieneko objektiboa jarri behar da platinaren gainean eta hautsetik babestuko duen estalkiren batez babestu behar da mikroskopioa.

NOLA ATONDU PRESTAKIN BAT
Prestakin bat gertatu ahal izateko honako material hauek behar izango ditugu:
-         Portaobjetos-a
-         Estalkia
-         Prestakina ixteko lekeda
-         Tanta bat ur.
AHOKO MUKOSAREN ZELULEN BEHAKETA

Giza gorputza osatzen duten zelulak, 100 bilioi inguru, hainbat motatakoak dira, funtzio oso desberdinak egin ahal izateko. Praktika honetan zure ahoko mukosaren epitelioko zelulak aztertuko dituzu, beraien eginkizuna aho barrunbea babestea izanda.

BEHARREZKO MATERIALA
-         Mikroskopio optikoa
-         Portaobjetosa eta estalkia
-         Alkohol metxeroa
-         Tanta-kontagailua
-         Koloratzailea: metileno urdina
-         Kotoi-zotzak, zotz arruntak
-         Lortuko dugun lagina: aho-mukosako zelula epitelialak.

PROZEDURA
Nola hartu lagina
-         Tanta kontagailua erabiliz, jar ezazu ur tanta bat portaren gainean.
-         Atzazkalaren laguntzaz, urratu edo igurtzi leunki ahoaren barrualdea.
-         Orratz bat erabilita, jar ezazu hartutako lagina etga portaren gainean zabaldu.
Nola finkatu eta koloreztatu lagina
-         Pasa ezazu porta alkohol metxeroaren sugarren gainetik, mugimendu bizkorrak eraginez  (baina ez bizkorregiak), alde batetik bestera, lagina poliki-poliki lehortu dadin. Porta, haatik, ez da gehiegi berotu behar, beraz, ez dugu sutara gehiegi hurbilduko.
-         Bota itzazu koloratzaile tanta batzuk lagin lehorraren gainean, eta itxaron 3 minutu, nahasteak eragina izan dezan.
-         Garbitu prestakina urarekin, soberan dagoen koloratzailea kentzeko, beheko marrazkian erakusten den moduan. Ez ezazu ura laginean bertan bota, zelulak eraman litzake-eta berarekin.
-         Jarri estalkia portaren gainean.
Laginaren behaketa
-         Handipen gutxieneko objektiboa erabiliz, bilatu zelulak banaka eta gehiegi tindatu gabe dauden guneren bat.
-         Fokatu aukeratutako gunea handipen handiagoko objektiboekin.

ESPERIENTZIAREN ONDORENGO LANA
1.- Marraz ezazu mikroskopiotik ikusi ahal izan duzuna, aldamenean galderei erantzunak emanez:
a.- Zein izan da erabilitako  handipena?

b.- Laginan ikusi ahal izan dituzu dituzu zelulak. Seinala itzazu ertzak marraztuz. Zer nolako zelula mota dira?.

  Zein ezugarri  ditu zelula mota horrek?.




c.- Aukera itzazu zelula batzuk eta   seinala itzazu bertan zein diren ikusi ahal diren zelula egiturak.
d.- Zelula hauek elkartzean, ehun mota berezi bat sortzen dute. Zein da ehun mota hori?.
 Zein ezaugarri ditu ehun mota horrek?.

Zuk ikus ditzakezun ezaugarriak eta ehun horrek dituen ezaugarriak bat al datoz?.
Zeintzuk bai eta zeintzuk ez?.


e.- Erlaziona al dezakezu zelularen forma eta zelula horren funtzioa?. Nola?

f.- Metileno urdinak, berdin tindatu al du zelula osoa?.
 Egituraren bat gehiago koloreztatu al da?.                 Zein?.


2012/09/20

ZELULA EUKARIOTOA: ANIMALIA ZELULA


Kaixo ikasle!
Esan dizuedam bezala, hemen duzue animalia zelula edo zelula eukariotoaren irudia. Inprima dezakezu klasean egindakoa berriro egin nahi baduzu:




Gainera hemen duzu joku txiki bat klasean ikusitakoa lantzeko:

ANIMALIA ZELULAK DITUEN ZATIAK LANTZEKO JOKU TXIKI BAT