ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2015/05/11

ZIRKULAZIO APARATUA

HAUXE DA GELAN IKUSI DUGUN LANA!



Leer más publicaciones en Calaméo

ZIRKULAZIO APARATUA
DBH.3B
NATURA ZIENTZIAK
Mikel Alberdi
Mikel Linacisoro
Iker Poza
Julen Bilbao

Ikerren galderak:

BARNE INGURUNEA

1.- Zer da barne ingurunea?
Organismo baten zelulak inguratzen dituen likido multzoa da barne-ingurumena.Handik hartzen dituzte zelulek behar dituzten mantenugaiak eta oxigenoa, eta hara isurtzen,orobat, metabolismoaren ondorioz sortutako hondakinak eta karbono dioxidoa.
2.- Zeintzuk osatzen dute barne ingurunea?. Azaldu bakoitza.
Gizakiongan, plasma interstizialak eta zirkulazioan dabiltzan likidoek hau da, odolak eta linfak osatzen dute.
  • Plasma interstiziala.Zelulen artean dagoen likidoa da, babes-eta nutrizio-funtzioak betetzen dituena.Odol-kapilarren pareta meheak zeharkatuta iragazi den odola du sorburu.
  • Odola.Odol-hodietan zehar hainbat substantzia garraiatzeaz arduratzen den likidoa da.
  • Linfa.Plasma interstizialetik sortu eta linfa-hodietan zehar dabilen likidoa da.Organismoaren zati handi bat zeharkatu ondoren,odol-hodietara iristen dira linfa-hodiak.

3.- Nola defini dezakegu homeostasia?
Zelulek behar bezala funtziona dezaten,ezinbestekoa da barne-inguruneari aldaketarik gabe eustea; hau da, haren propietateek(konposizioak,tenperaturak eta abarrek)gorabeherarik ez izatea.Propietate horiei eustea homeostasia deritzo, eta organismoko aparatuak eta sistemak arduratzen dira prozesu hori aurrera eramateaz.

ODOL ZIRKULAZIOA

1.- Zein da odol zirkulazioaren funtzioa?
Zirkulazio-sistema mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da;era berean,metabolismo zelularretik sortutako hondakin-substantziak biltzen ditu eta substantziok kanporatzeaz arduratuko diren organoetara eramaten ditu.
2.- 3 odol hodi daude. Bete ezazu taula hau, odol hodi bakoitzaren ezaugarriak jarriz:

Odol hodia
Ezaugarriak

Arteriak
Bihotzetik gorputzeko organoetara eramaten dute odola.Arteriaren paretak oso lodiak,gogorrak eta elastikoak dira; ezaugarri horiei esker, bihotzak bultzatutako odolaren presio handia jasateko gai dira.
Zainak
Organoetatik bihotzera eramaten dute odola.Zainen paretak ez dira arterienak bezain sendoak eta elastikoak,presio txikiagoa jasan behar baitute.Barruan balbulak dituzte.Balbula horiei esker, odola errazago joaten da gorantz, eta era berean, ez dauka atzera egiterik.
kapilarrak
Tamaina mikroskopikoko hodiak dira eta sare moduko bat eratzen dute,arterien amaierako muturrak zainen hasierako muturrekin lotzen dituena.Kapilarren pareta epitelial meheetan zehar igarotzen dira.

3.- Zeintzuk dira odolaren ezaugarriak?
Odola likido likatsua da,kolore gorria eta zapore gazia dituena, eta odol-hodietan zehar dabilena.Pertsona heldu osasuntsu batek bost litro odol inguru izaten ditu;hau da, gorputz-pisuaren %8 gutxi gorabehera.Haatik,odol-bolumena faktore hauen araberakoa izaten da:adina,sexua,altuera eta pisua.
4.- Izenda itzazu odolaren funtzioak.
Odolak hainbat funtziotan hartzen du parte.Hauek dira aipagarrienak:
  • Nutrizioa.
  • Arnasketa.
  • Iraizketa.
  • Babesa.
  • Erregulazio termikoa.







Mikelen galderak:
5.- Bete ezazu taula hau, odolaren konposizioari buruzkoa:

Plasma
kolore horixka eta %90 urez osatuta dago. Hainbat proteina, gluzido, lipido, gatz mineral eta gas daude bertan.




Odol zelulak

Globulu gorriak
(eritrozitoak)
-Ahurbiko zelula txikiak dira, nukleorik gabeak. Elastikoak eta deformagarriak dira.
-Kolore gorria hemoglobina proteinak ematen dio.
-Odola biriketatik gorputzera garraiatzea eta eratutako karbono dioxidoa kanporatzen dute.
-Odolaren bolumenaren %45 globulu gorriak dira.

Globulu zuriak (Leukozitoak)
- Eritrozitoak baino handiagoak, eta nukleodunak.
-Motak: neutrofiloak, eosinofiloak, basofiloak, linfozitoak, monozitoak eta megakariozitoak.
        
- Infekzioetatik babesten gaituzte.
- 5.000 eta 9.000 artean daude, mm3-ko.

Plaketak
-Megakariozitoetatik eratorritako zelula zatiak dira, nukleorik gabeak.
-Odolaren koagulazioan hartzen dute parte.
-150.000 eta 30.000 artean daude, mm3-ko.

6.- Egin ezazu bihotzeko funtzioaren laburpena.

Bihotzaren funtzioa, odola mugiaraztea da, zainetatik odola jaso eta arterietara bidaltzea. Eskumako aldeak, gorputzeko odola, biriketara bidaltzen du, gas-trukaketa egiteko. Ezkerreko aldeak, berriz, odola gorputz osora bidaltzen du.

7.- Nola sortzen dira bihotz taupadak?.

Bihotzak ponpa gisa jarduten du, odolari indar eman eta odol-hodietan zehar ibilarazten baitu. Bihotzaren funtzionamendua, batik bat, aurikuletan eta bentrikuletan gertatzen diren bi mugimendu koordinatuetan oinarritzen da. Bata, sistolea, uzkurdura-mugimendua da; bestea, diastolea, erlaxatze-mugimendua da.

8.- Labur ezazu bihotz zikloa.

Bihotzak txandaka uzkurtze- eta erlaxatze-mugimenduak egiteari esker zainetatik odola jaso eta arterietara bidaltzen da; mugimendu segida horri esaten zaio bihotz-zikloa. Bata bestearen atzetik gertatzen diren hainbat mugimenduk osatzen dute ziklo kardiako bikoitza.
  • Diastole aurikularra: Gorputzetik bueltzan, bihotzean sartzen da. Eskuineko aurikulara kaba zainetan zehar, eta ezkerrekora berriz, birika-zainetan zehar. Aurikulak dilatatu egiten dira, balbula mitrala eta trikuspidea itxita daudela.
  • Sistole aurikularra: Aurikulak uzkurtu egiten dira, balbula mitrala eta trikuspidea ireki egiten dira eta odola bentrikuluetara igarotzen da.
  • Diastole bentrikularra: Bentrikuluak puztu egiten dira, aurikuletako odola jasotzean. Balbula sigmoideek itxita geratzen diraute, arterietako odola, bentrikuluetara ez sartzeko.
  • Sistole bentrikularra: Bentrikuluak uzkurtu eta balbula sigmoideak ireki egiten dira. Ezkerreko bentrikulutik ahorta arteriara bultzatzen da odola, eta eskuineko bentrikulutik birika-arteriara. Odola arterietan sartzen dienean, balbula sigmoideak itxi egiten dira, odola bentrikuluetara ez itzultzeko.
Sistole eta diastole mugimenduak batera gertatzen dira.

Julenen galderak:
9. Bihotzaren anatomia aztertu behar dugu. Irudi honetan oinarrituta, jar itzazu bihotzaren zati desberdinen azalpena.

1.- Goiko kaba zaina: gorputzeko goiko ataletatik odola ekartzen du.
2.- Beheko kaba zaina: gorputzeko beheko ataletatik odola ekartzen du.
3.- Eskuineko bentrikulua:bihotzaren beheko eta eskumako barrunbea.
4.- Birika balbula sigmoideoa: eskumako bentrikulua uzkurtzean soilik
irekitzen da eta ez dio odolari berriz bueltatzen lagatzen birika arteriatik
eskumako bentrikulura.
5.- Eskuineko aurikula: bihotzaren goiko eta eskumako barrunbea.
6.- Aorta arteria: ezkerreko bentrikulutik irteten den arteria da,
oxigenatutako odola gorputz osora eramaten duena adarkatu eta gero.
7.- Birika-arteria: eskumako bentrikulutik biriketara odola oxigenatzeko
eramaten duen odol hodia
8.- Birika-zainak: biriketatik ezkerreko bentrikulura biriketan gas trukea
egin eta ger oxigenatutako odola eramaten dute. Bi birika zain datoz birika
bakoitzetik.
9.- Ezkerreko aurikula: ezkerrean eta goian dagoen bihotz barrunbea da.
10.- Balbula trikuspidea:eskumako aurikula eta bentrikulua lotzen dituen
balbula. Hiru orri osatuta dago.
11.- Ezkerreko bentrikulua: ezkerrean eta behean dagoen bihotz barrunbea.
12.- Aorta balbula sigmoideoa: ezkerreko bentrikulua uzkurtzean soilik
irekitzen da eta ez dio odolari berriz bueltatzen lagatzen aorta arteriatik
ezkerreko bentrikulura.
13.- Balbula mitrala: ezkerreko aurikula eta bentrikulua lotzen dituen balbula.
Bi orriz osatua dago.
14.- Bentrikulu arteko pareta: pareta gihartsua, bihotzaren bi aldeen artean
inolako odol nahasketarik gerta ez dadin eragozten duena.




10.-Zein da odol tanta batek egin dezakeen bidaia, bihotzeko eskumako bentrikulutik irteten den momentutik, bihotzeko eskumako bentrikulura bueltatzen den momenturaino?.

KLASEAN BURUTUKO DUGU: 10 ETA 11 ARIKETAK ERLAZIONATUTA DAUDE.

11.-Gure zirkulazio sistemak bi ibilbide ditu. Kopia itzazu biak liburutik, irudi honetan oinarriturik eta 63. Orrialdean dagoen irudia konparatuz. Irudian jar itzazu izenak, zein den birika zirkulazioa eta zein zirkulazio sistemikoa edo handia.
  • Birika-zirkulazioa: Bihotzaren eta biriken artean eratzen dena da. Ibilibide horretan, odola, gorputzeko organo guztietatik karbono dioxidoa bildu ondoren, eskuineko aurikulara sartzen da, goiko eta beheko kaba zainen bitartez. Handik eskuineko bentrikulura igarotzen da, eta biriketara irteten, birika-arteria bidez.
Birika-albeoloetatik igarotzean, odolak karbono doxidoa askatzen du.
  • Zirkulazio-sistemikoa: Bihotzaren eta gorputzeko organoen artean eratzen da. Odolak oxigenoa eta beharrezko mantenugaiak eramaten dizkie zelula guztiei, beren funtzioak egin ahal izan ditzaten. Zelulen metabolismoan sortutako karbono dioxidoa eta hondakin-substantziak biltzen ditu. Oxigenoa odola, ezkerreko bentrikulura pasatzen da, handik gorputzeko organoetarantz bidali izango da, aorta arteria lodian zehar. Gorputzeko organoetan, arteriak adarkatu eta gero eta meheago egiten dira, kapilar bihurtzeraino.

12.- Egin ezazu zirkulazio sistemako gaixotasunen taula, egin ohi dugun bezala: gaixotasuna, zer den zein síntoma dituen eta nola sendatzen den. Liburuan agertzen direnak, hau da arteriosklerosia, miokardio infartua, eta ondorengoak: arritmia, hipertentsioa, soploa.

  • Arteriosklerosia:
Sintomak.
  • Arteria gogortzea.
  • Odola negazkoa igarotzea.
  • Tronboak sortzea.
Tratamendua: Ez dago tratamendurik.
  • Miokardio infartua:
Sintomak:
  • Arteria koronairoei kalte egitea.
  • Odol-fluzua eten egin daiteke eta mikro-infartua eman eta pertsona hi daiteke.
Tratamendua:
  • Aspirinak
  • Nitratoak
  • Angioplastia
  • Arritmia:
Sintomak:
  • Bihotzaren sistema elektrikoaren abiaduraren arabearakoa da.
Tratamendua:
  • Digoxina
  • Amiodarona
  • Betablokeatzaileak
Hipertensioa:
Sintomak:
  • Tentsio arteriala igotzea
  • Gaixotasuna genetikoa da.
Tratamendua:
  • Farmakoak:
  • Beta-blokeatzaileak (Metoprolol, Atenolol, Labetalol eta Carvedilol)
  • AEKren (Angiotentsinaren Entzima Konbertitzailea) inhibitzaileak: (Lisinopril, Quinapril, Fosinopril, Captopril, Enalapril edo Ramipril)
  • Angiotentsina 2 motakoaren Errezeptorearen Blokeatzaileak: (Losartan, Valsartan edo Irbesartan).
Soploa:
Odolak egiten duen zarata balbuletatik igarotzean. Honen arrazoia baldin bada beste gaixotasun bat hau tratatu behar da eta baldin bada bihotzeko arazoa, kimikoki edo kirurgikoki tratatua izan beharko du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina