ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2015/05/01

ARNASKETA APARATUA

ARNASKETA APARATUA

1- Zeintzuk dira arnas aparatuaren funtzioak?
         Kanpoko aireko oxigenoa hartzea, oxigeno hori odolera eramatea eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatzea.


2- Zer da eta nola burutzen da gas trukea?
       Barrualdearen eta kanpoaldearen arteko gas trukea (oxigenoaren eta karbono dioxidoaren trukea) da.

         Gas trukea birika alboetan egiten da. Birika bakoitzean, milioika albeolo daude, eta horrenbestez, gainazal handia dago gas-trukea egiteko. Trukea kapilarren eta albeoloen mintz mehe-meheetan zehar egiten da, difusio bidez; kontzentrazio handieneko gunetik kontzentrazio txikieneko gunera hedatzen dira gasak.
         Airea albeoloetara iristen denean, aireko oxigeno kapilarretako odolera igarotzeok da; karbono dioxidoa duen odolera, hain zuzen ere. Karbono dioxidoak oxigenoaren kontrako bidea egiten du mintzetan zehar: albeoloen barrualdera igaro, eta handik, kanporatu egiten da.


3- Bete ezazu arnas aparatuaren irudi hau, zatien izenak, ezaugarriak eta funtzioak jarriz. Hauek izango dira idatzi beharreko zatien izenak: sudur hodiak, faringea, laringea, epiglotisa, trakea, bronkioa, bronkioloa, eskumako eta ezkerreko birikia, diafragma, albeoloa eta bihotza.


ARNASKET APARATUA.png
drive.png
1- Sudur hobiak: Ahoaren gainaldeko bi barrunbe dira. Kanpoaldearekin komunikatuta daude, sudur-zuloen bidez. Sudur-hobietan zehar, airea barrura sartu, berotu eta hezetu egiten da.

2- Faringea: Arnas aparatuaren nahiz digestio-aparatuaren hodia da, gihartsua eta elastikoa; airea laringera eramaten du.

3- Epiglotisa: Faringearen behealdean dago. Elikagaiak irenstean, epiglotisak ez die arnasbideetara joaten uzten.

4- Trakea: Lepoaren barrualdean goitik behera doan hodia da eta airea birikietaraino eramaten du. Hestegorriaren aurrean dago, hanekiko paralelo. C itxurako zenbait kartilagok babesten dute, eta horri esker, zaila da trakea zanpatzea.

5- Eskuin birika eta ezker birika: saihets-hezurrez babestutako bi organo arol dira. Honen barrualdean, gas-truke egiten da odolarekin. Eskuineko birika hiru lobulutan zatituta dago eta ezkerreko birika baino handiagoa da. Ezkerrekoak bi lobulu baino ez ditu.  

6- Bronkioa: Biriketan sartutako bi hodi dira. Biriken barruan, adarkatu egiten dira; hots, bronkiolo izeneko hodi meheagoak sortzen dira.

7- Laringea: Hodi laburra da eta, barrualdean, ahots-kordak ditu.

8- Albeoloak: Bronkioloen amaierako pareta mehe meheak dira.

19- Bronkioloak: Bronkioloak biriken barruan dauden hodi meheak dira, halaber, adar txikiagotan sakabanatzen direnak.

10- Diafragma: Biriken azpialdean dagoen gihar bat da, eta toraxa eta sabelaldea bereizten ditu. Diafragmaren goranzko eta beranzko mugimenduen ondorioz, aldatu egiten da kutxa torazikoaren edukiera, eta horrek arnas mugimenduak eragiten ditu, izan ere, birikak kutxa torazikoan daude.

11- Bihotza: Barrualdetik hutsik dagoen giharrezko organo bat da, odol hodietan barrena odola gorputzeko hainbat aldetara ponpatzen duena, behin eta berriz egiten dituen uzkurtze erritmikoen bidez.
4- Zer da birika aireztapena?

Birika-aireztapena deritzon prozesuan, atmosferako airea biriken barrualderaino sartzen da, eta gero, biriketatik irten eta atmosferara igarotzen da.

5- Zein giharrei gertatzen da arnasa hartzea eta botatzearena? Nola burutzen da hau?

Saihetsarteko giharrei gertatzen zaie arnas hartzea eta botatzea.
Diafragma uzkurtu eta jaitsi egiten da; saihetsarteko giharrak uzkurtu egiten dira eta saihets-hezurrek gora eta aurrera egiten dute. Kutxa torazikoaren bolumena handitu, birikak zabaldu, eta airea biriketara sartzen da oxigenoz beteta.
Diafragma erlaxatu eta igo egiten da; saihetsarteko giharrak ere erlaxatu, eta saihets-hezurrak estutu egiten dira. Horren ondorioz, kutxa torazikoaren bolumena txikitu, eta airea biriketatik ateratzen da, karbono dioxidoz beteta.


6- Bete ezazu ohiko moduan, gaixotasunei buruzko taula bat, izena, zer den zein sintoma duen, nola sendatzen den, gaixotasun hauen inguruan: bronkitisa, asma, tuberkulosia, hotzeria eta gripea eta fibrosi kristikoa
Bronkitisa
Muki asko sortzen du denbora luzean, eta gainera, eztula ere sortzen du gaxotasun honek. Gaxotasuna larritzen joaten denean, gaixoak, gero eta zailtasun handiagoa izaten du arnasa hartzeko, oinez ibiltzeko eta ahalegin fisikoak egiteko.
Aparteko oxigenoa behar zaten du gaixoak.
Asma
Hertsadura horrek oxigeno- eskasia eragiten du ehunetan, bai eta arnasa hartzeko arazoak ere. Faktore alergikoen ondorioz sortzen da gaixotasun hau edo bestela, ariketa fisiko handiaren edo arnas infekzioaren ondorioz. Asmaren sintomak eztula, arnasa berotzea,eta arnasa hartzean uxistu- hotza egitea dira.
Botikekin sendatzen da.
Tuberkulosia
Gaixotasun hau airearen bidez pertsonek trasmititzen dute.Adibidez, garunari eta giltzurrunei afektatzen dio gaixotasun honek.
Gaixotasun hau mediku batek tratatzen ez baldin badu, heriotza ekar dezake.
Hotzeria
Ohiko sintomak, nekea, doministikuak, muki ugaria eta eztarria narritatzea dira.
Ez dago gaixotasun hau sendatzeko tratamendurik, normalean berez joaten da egun batzuk pasa ahala.
Gripea
Gripea, hotzeria baino gogorragoa da; gripea dutenek giharretako mina izaten dute, hotzikarak eta sukarra.
Medikuak emandako botikak eta tratamenduak behar izaten dira.
Fibrosi kistikoa
Fibrosi kistikoa edo mukobiszidosia gorputz osoa kaltetu dezakeen gaixotasun hereditarioa da, ezintasun progresiboa eta heriotz goiztiarra eragiten duena.
Gaixotasun honek eragiten ditu Arnas aparatuaren infekzioak, heste meheko buxadura, pankreatitisa, diabetea eta ernalezintasuna.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina