ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2013/11/05

LABORATEGI ESPERIENTZIAK

LISERIKETA APARATUAREKIN ERLAZIONATUTAKO ESPERIENTZIAK

GLUZIDOAK, LIPIDOAK ETA PROTEINAK AURKITZEN
Jaten ditugun elikagaien osagaiak aurkitzea, kualitatiboki, froga desberdinak erabilita egin dezakegu laborategian. Egin beharreko frogak oso errazak izan daitezke:
Nola topatu gluzidoak:
Gluzidoen presentzia identifikatzea erreza da baina kontuan hartu behar dugu zein gluzido mota identifikatu behar dugun, metodo bat edo beste bat erabiltzeko:
-          Gluzido konplexuak identifikatzeko:
o   patata, arroza, ogi pusketatxo bat, babarrunak, dilistak… ekarri.

o   Patata erditik moztu eta ekarritako beste elikagaiekin, banan – banan ez nahasteko elikagai motak, mortairuan pixkat bat  txikitzen saiatu.


o   Mota bakoitzeko elikagaia saiodi tentegailuan ipinitako saiodietan jar ezazu, eta saiodi bakoitzean bota ezazu ura saiodiaren erdia, gutxi gora behera, beteta egon arte. Nahas ezazu lortutakoa. Guzti hau egin baino lehenago saiodi batean ura bakarrik jarriko duzu. Honi ere lugol tantak bota, jakiteko almidoirik ez dagoenean zein korore hartzen duen lugolak.

o   Tanta kontagailuarekin kasu bakoitzean bota itzazu gainean Lugol disoluzioaren edo Iodo disoluzioaren tanta batzuk gainean.



o   Konproba ezazu zein kolore hartzen duen saiodi bakoitzak eta horren arabera sailkatu elikagaiak almidoia dutenak eta ez dutenak.Era berean jar ezazu erabilitako material bakoitzaren izena aldamenean.

-          Gluzido soilak identifikatzeko:

o   Ekarritako fruten zuku pixkat bat aterako dugu (mahatsa, laranja, mandarina…) eta saiodi batean jarriko dugu, ur pixkat batekin, saiodi erdia bete arte. Saiodi tentegailuan jarriko ditugu eta Gainean Fehling likorearen tanta bazuk botako ditugu. Oso urdin argia den erreaktibo horrek, berotu eta zapore gozoko zenbait gluzidorekin nahastean, adreilu gorriaren koloreko prezipitatu bat sortuko du.
o   Marraz ezazu egindako esperientziaren emaitza, erabilitako materialaren izena jarrita, noski.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina