IRAIZKETA
APARATUA
1.- Zer da iraizketa?.
Metabolismo
zelularraren ondorioz sortu eta odolak garraiztzen dituen hondakin-substantziak
kanporatzeko prozesua da iraizketa.
2.- Zeintzuk dira iraizketa organo
nagusiak?.
Iraizketa
organo nagusiak giltzurrunak, izerdi guruinak eta gibela dira.
3.- Egin ezazu gernu sistemaren
irudia eta koka itzazu bertan giltzurrunak bere azalpenarekin, baita gernu
bideak ere , bere azalpenarekin.
a.- Giltzurrunak (eskumakoa eta ezkerrekoa):
sabel barrunbean atzealdean eta
bizkarrezurraren alde banatan kokatuta dauden bi organo dira. Bertan odola
iragazten da hondakin substantziak kentzeko; Horren emaitza gernua da.
Giltzurrunetara giltzurrun arteria lodi bana heltzen da eta giltzurrun zain
bana irteten da. Arterietan zehar hondakin substantziak iristen zaizkie eta
zainetatik, berriz, hondakinik gabeko odola ateratzen da.
b.- Gernubideak: gernua giltzurrunetatik
kanporantz garraiatzen duten hodiak dira. Ureterrek, gernu maskuriak eta
uretrak osatzen dute.
- Ureterra: giltzurrunetatik
gernu maskuriara gernua eramaten dute.
- Gernu maskuria poltsa
gihartsu eta elastikoa, eta bertan ureterretatik datorren gernua metatzen da.
- uretra: Gernua uretraren
bitartez maskuriatik irten eta kanporatu
egiten da. Gizonezkoen uretra 20 cm luze da, gutxi gorabehera, eta gernua
ezezik, esperma ere kanporatzen du. Emakumezkoena, berriz, 4 cm luze eta gernua
soilik kanporatzen du.
4.- Egin ezazu nefronaren irudia eta
koka itzazu bertan bere atalak, atal bakoitzaren azalpenarekin.
Giltzurrunak
nefronaz osatuta daude eta nefronek odola iragaziz eta eraztuz, gernua osatzen
dute.
Giza
giltzurrun bakoitzak milioi bat nefrona ditu, atal hauekin:
-
Glomerulua: mataza baten modura bilduta dauden kapilarren
multzoa da. Haren barruan, hondakinak uztera doan odola ibiltzen da.
-
Bowmman kapsula: glomerulua biltzen duen poltsa baten antzeko
egitura da. Plasmaren iragazketa bertan egiten da.
-
Giltzurrun tubulua: urkila baten gisa okertutako hodi luzea
da. Ura eta veste sustantzia batzuk birxurgatu , eta beste batzuk iraitzi
egiten ditu.
-
Hodi biltzailea: hainbat nefronaren isuria biltzen duen hodia
da eta eratutako gernua giltzurrun pelbisera eramaten du
Giltzurrun
azala: glomeruluak
Giltzurrun
muina: tubuluak
Giltzurrun
pelbisa: hodi biltzaileak.
5.- Nola eratzen da gernua nefronan?.
Gernua
nefronan eratzen da, bi urrats jarraituz:
- Iragazketa: odol plasmako substantziak,
giltzurrun arteriak ekarrita, glomeruluko kapilarrren pereta meheetan zehar
Bowman kapsularen barru aldera igarotzean datza.
- Birxurgapena: iragazitako
substantzien artean batzuk odolera igarotzean datza. Prozesu selektiboa da, hau
da, organismoak eskatzen dueƱa soilik birxurgatzen da.
iragazi
bai baina birxurgatu ez den likidoak giltzurrun tubuluen barrutik jarraitu eta
gernua osatzen du. Gernu hori gernu pelbisean amaitzen den hodi biltzailera
isurtzen da. Handik ureterrera, maskurian pilatu eta uretraren bidez kanporatu
egingo da.
6.- Zenbat plasma iragazten da eta
zenbat gernu ekoizten da egunean?.
Egoera
normaletan minutuko 1000 eta 1500 ml plasma iragazten da, baina egunero 1500 ml
gernu sortzen dugu, beti ere edandako ur kantitatearen arabera, giro tenperaturaren
edo hezetasun atmosferikoaren arabera izanda.
7.- Zein beste bide daude hondakin sustantziak
kanporatu ahal izateko?.
- Birikak: arnasketan sorten den karbono dioxidoa kanporatzen dute.
- Gibela: digestioareneta zenbait botika hartzearen ondorioz sortutako
hondakinak kanporatzen ditu. Behazunarekin batera iraitzi eta gorotzetan
kanporatzen dira.
- Izerdi – guruinak: larruazalean barreiatuta dauden guruin exokrinoak
dira. Izerdia sortzen dute, urez eta odol kapilarretako hondakin substantgziak
osatutako likidoa. Izerdiaren konposizioa gernuarenaren oso antzekoa da: ura,
gatz mineralak eta substantzia organikoak, izerdian osagai hauek kontzentrazio
txikiagoan izan arren.
8.- Zeintzuk dira iraitz aparatuko gaixotasunak?.
Egin ezazu ohiko taula, gaixotasuna definituz eta sendabideak aipatuz.
A.-
Giltzurrun kolikoa:
-Hainbat gatz mineralez osatutako harriak pilatzea, giltzurrunetan
edo gernu bideetan. Arrazoia: asaldura metabolikoak, ur gutxi edatea, zenbait
elikagai hartzeagatik…
- Oso mingarria, batez ere pixa egitean. Harriak
ureterretan pilatzean buxadura eragin dezakete.
- Ebakuntza, harriak kendu zenbait eratara eta dieta
egokia aurrezaintzeko edo mantenimendurako.
B.-
Zistitisa:
- maskuriaren pareten edo gernubideen hantura da,
zenbait mikroorganismoek eraginda. Maizago gertatzen da emakumezkoen artean
uretra laburragoa delako.
- Gernu – jarioak, mina, pixa ezin
eutsi.
- antibiotikoak hartu, zenbait kasutan ebakuntza,
higiene neurri oso konkretuak mantendu…
9.- Nola egin
diezaiekegu aurre iraitz aparatuko gaixotasunei?.
-
Higiene neurriak mantenduz;
-
Behar bezala elikatu;
- Ur
ugari edatea.
Casino Site | Bet £10, Get £50 Welcome Bonus - LuckyClub
ErantzunEzabatuCasino Sites review their casino site offer a variety of games and mobile friendly support. You can play slots luckyclub.live for free online at this casino site.