ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2014/02/09

KOORDINAZIO SISTEMAK

KOORDINAZIO SISTEMA - GALDERAK
1.- Zerez osatuta dago nerbio sistema?.

 Nerbio sistema bi zelulaz osatuta dago: neuronaz eta glia.zelulaz.


2.- Bete ezazu neurona bateko irudia bere zatiekin eta azaldu zati bakoitza.
      a.- Zelularen gorputza: Bertan nukleoa dago, bai eta zelulako organulu gehienak ere.
      b.- Dendritak: Zelula-gorputzaren luzapen labur eta oso adarkatuak dira.
      c.- Axoia: Zelularen gorputzetik abiatzen den luzapen luzea da. Zenbaitetan, bere muturraren bukaeran adarkatzen da. Neurona batzuen axoia mielina deritzon substantzia batez estalita dago: isolatzailea eta nerbio bulkada errazten duena.


3.- Aipatu eta azaldu neurona motak.


Sentimen neuronak: hartzaileek hartutako informazioa nerbio sistema zentraleraino eramaten dute; hau da, entzefalorantz eta bizkarrezur-muinerantz.


Interneuronak edo elkartze neuronak: nerbio-sistema zentralaren osagaiak dira. Sentimen neuronak neurona  motorrekin lotzen dituzte.

Neurona motorrak: informazioa nerbio-sistema zentraletik efektoreetaraino bidaltzen dute, eta giharrak uzkurtzea eta guruinek jariatzea eragiten dute.


4.- Zer dira gliaren zelulak eta zein funtzio dute?.
Glia zelulak neuronen artean daude tartekatuta. Glia zelula nagusiak astrozitoak eta Schwann-zelulak dira.
Neuronak babestu, isolatu edo elikatzen dituzte. Astrozitoek neuronak elikatu eta Schwann zelulak neurona jakin batzuen axoian kiribiltzen dira eta mielinazko estalki isolatzailea osatzen dute.

5.- Nola transmititzen da informazioa?.


 Neuronek seinaleak jaso eta igortzen dituzte. Seinaleok nerbio bulkadaren bitartez igortzen dira, neuronaren mintz plasmatikoak gertatzen diren aldaketa jakin batzuen ondorioz igorri ere. Nerbio bulkada beti noranzko batean mugitzen da. Dendrita batean sortzen da uhin elektriko gisa, neurona osoan ibiltzen da eta axoian zehar ateratzen da.
Neuronek ez dute elkar ikutzen eta sinapsia deitzen zaion bereizketa-eremu bat dago haien artean. Sinapsiak, gehienetan, neuronaren axoiaren azken adarren eta beste neurona baten dendriten edo zelula-gorputzaren artean daude.
Neurotransmisoreak esatzen zaien substantzia kimikoen bidez igortzen da nerbio bulkada sinapsian zehar. Nerbio bulkada axoiaren muturrera iristen denean, neurotransmisoreak eremu sinaptikoan askatzen dira. Han, hurrengo neuronaren dendritaren edo zelula gorputzaren mintzari lotzen zaizkio, eta horren ondorioz, azken neurona horrek beste nerbio-bulkada bat abiarazten du.


6.- Zer da nerbio sistema eta zein mota daude?. Azal ezazu bakoitza, hau da, Nerbio sistema zentrala eta nerbio sistema periferikoa, irudi honen laguntzaz:



   Nerbio sistema zentrala:
     - Entzefaloa
     - Bizkarrezur muina
Nerbio sistema periferikoa:
     Nerbioak:
o    Sentimen nerbioak
o    Nerbio motorrak
    Bi sistema:
o    Nerbio sistema somatikoa
o    Nerbi o sistema begetatiboa edo autonomoa.



Nerbio sistema estimuluak aztertzeaz arduratzen da, hala kanpokoak nola barnekoak, bai eta gorputzak funtzionatzeko behar dituen erantzunak prestatzeaz ere. Hartan, bi hauek bereiziko ditugu:

  1. Nerbio sistema zentrala: gorputza eta haren jarduerak kontrolatzeaz arduratzen da. Nerbio sistema zentrala entzefaloak eta bizkarrezur muinak osatzen dute, eta bi-biok burezurrak eta bizkarrezurrak babestuta daude, hurrenez-hurren. Gainera, meningeak deritzen hiru mintz-estalki babesgarriz inguratuta adgo, bai eta likido zefalorrakideoz ere. Likido horren funtzioa kolpeak arintzea da. Entzefaloa burezurraren barruan dago eta osagai desberdinak ditu, garuna, zerebeloa, bizkarrezur erraboila eta hipofisia besteak beste eta bizkarrezur muina bizkarrezurrak babestuta dago, burezurraren oinarritik bizkarraren bukaeraino.
  2. Nerbio sistema periferikoa: neuronen luzapenak elkartzen dira eta nerbio zuntzak osatzen dituzte. Zuntzok, aldi berean sortatan elkartu eta nerbioak osatzen dituzte. Nerbio sistema periferikoa osaten duten nerbioak entzefalotik (burezurrekoak) eta muinetik (bizkarrezurrekoak) abiatu, eta gorputz osoan zehar adarkatu eta banatzen dira.

Funtzioaren arabera, bi nerbio mota daude:

  • sentimen nerbioak: hartzaileetatik datorren informazioa nerbio sistema zentralera igortzen dute eta
  • nerbio motorrak: informazioa nerbio sistema zentraletik efektoreetaraino gidatzen dute.

Nerbio gehienak mistoak dira, hau da, hala sentimen funtzioak nola funtzio motorrak betetzen dituzte.

Nerbio sistema periferikoan bi sistema bereizten dira:

  1. Nerbio sistema somatikoa: gorputzaren mugimenduan esku hartzen du. Eskeleto-giharrek (borondatez kontrolatuak) osaten dute.
  2. Nerbio sistema begetatiboa edo autonomoa. Ez dago  garunaren mendean. Izan ere, nerbio sistema horrek oharkabean, inkontzienteki eta automatikoki betetzen diren gorputzaren oinarrizko funtzioak eragiten ditu, esate baterako bihotz-taupadak, biriketako mugimenduak edo guruin jariaketak. Dena dela, oharkabeko kontrola izan arren, esan behar da borondatezko jarduera kontzienteak eragina izan dezakeela funtzio horietako batzuetan.

Zer funtzio betetzen duen, efektu antagonikoko bi azpisistema handitan banatuko dugu aldi berean: 

  • sistema sinpatikoa eta sistema parasinpatikoa. Nerbio sistema autonomoko bi nerbio desberdinek kontrolatzen dute organo bakoitza; zehatzago esanda, sinpatikoaren adar batek eta parasinpatikaoren beste batek. Oro har, sinpatikoak jarduera egoeretarako prestatzen du gorputza; parasinpatikoak, berriz, atseden egoeretarako. Bi azpisistemek funtzio antagonikoak betetzen dituzte, baina osagarriak dira.



7.- Egin ezazu entzefaloarenzatien azalpena, zati hauek ondoan doazen irudietatik bigarrenean kokaturik:
1: Garuna;  2: Zirkunboluzioak;  3:Gorputz kailukara;  4:Hipotalamoa;  5:Hipofisia; 6:Talamoa;  7: Bizkarrezur erraboila;  8:Zerebeloa;  9:Bizkarrezur muina;  10: Sistema linbikoa.






  1. Garuna: bi hemisferiotan banatuta dago. Gainazala tolestuta du eta tolestureei zirkunboluzio deritze. Kanpokoa substantzia zuriz osatua dago. Garunean kontziente egiten dira hartzaileetatik hartutako informazioa eta gure borondatezko jarduerak zuzentzen dituzten aginduak aztertu eta erantzunak prestatzen dira. Halaber, pentsamendu, oroimen, hizkuntza, ikaskuntza eta abarren arduraduna da, eta bizi funtzio guztiena ere bai: gorputzaren mugimenduarena, loarena, gosearena, egarriarena...
  2. Zirkunboluzioak: garunak egiten dituen kurbak.
  3. Gorputz kailukara: garun hemisferioak konektatzen dituen materia zurizko banda zabala.
  4. Hipotalamoa: gorputzaren hozberoa eta odol presioa kontrolatzen ditu.
  5. Hipofisia: hormonak eta hormonak sortzeko substantziak sortu.
  6. Talamoa: zentzumen bide guztiak, usaimena izan ezik bertatik pasatu burmuinera iritsi aurretik.
  7. Bizkarrezur erraboila: gorputzaren oharkabeko funtzioak kontrolatzen ditu: bihotz taupadak, arnasketa, mugimendu peristaltikoak, doministikuak, oka, zotina...
  8. Zerebeloa: bi hemisferiotan banatuta dago. Borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu: oinez ibili... eta gorputzaren oreka ere.
  9. Bizkarrezur muina: egitura mehea, hatz txikienaren lodierakoa. Zehar ebakian, bi eremu bereizten dira: barnealdea, tximeleta forma duena eta substantzia grisez osatua eta kanpoaldea, substantzia zuriz osatua. Ekintza erreflexu eta automatiko ugari kontrolatzen ditu: zerbaitek ziztatzean eskua kentzea, medikuen azterketetan egiten dutena belaunean...
  10. Sistema linbikoa: emozioak eta jarrerak zuzentzen dituen egitura multzoa. Senezko jarduerak kontrolatzen ditu: elikadura, erasoak eta sexualitatea. Gainera epe luzeko memoriarekin eta usaimenarekin erlazionatutako egiturekin harremanetan dago.


8.- Azal itzazu nerbio sistemaren gaixotasunak.
GAIXOTASUNA
DESKRIBAPENA
SENDABIDEA  ?
1.- MENINGITISA
Garuna eta orno-muina estaltzen dituzten mintzen (meningeak) iinflamazioa da. Bi motatakoak izan daitezke meningitisak: bakterioek edo birusek sortutakoak, Bakterioek eragindako meningitisean, piogenoek zornea sortzen dute, eta likido zefalorrakideoa zikin edo uherbihurtzen da. Birusek eragindako meningitisa askoz ere arinagoa da.
Txertoa ematea eta antibiotikoak hartzea.
2.- HUNTINGTON
Huntingtonen gaixotasuna gaixotasun genetiko degeneratibo bat da, neurona batzuen higadura eta endekapena dakarrena.
Eritasun hau genetikoa da, autosomikoa eta gainartzailea. Ondorengoetara gene mutatu hau pasatzen den heinean errepikapenen kopurua gora egiten du. Horregatik familia berean belaunaldi bakoitzean adin gazteago batean ematen da gaixotasunaren agerpena.
Ez dago eritasun hau sendatzen duen tratamendurik. Baina, orokorrean, sintomak moteltzeko farmakoak ematen dira, gaixoaren bizi kalitatea hobetzeko asmoz.
3.- ALZHEIMER
Hasieran, oroimenaren arazoak sortzen ditu, denborarekin progresiboak direnak. Aurrerantzean, buru-nahasmena, sumina, aldartearen aldaketak, hitz egiteko asaldurak eta oroimenaren galtze larria. Urteekin, kalte fisikoak ere jasango ditu gaixoak, heriotza etorri arte (5-20 urte).
Prebentzioaren arloan zeregin handirik ez badago ere, neurri batzuk har daitezke nolabait balizko agerpena luzatzeko, hala nola jatekoarekin, buru-ariketak eginez eta harreman sozialak landuta.
Tratamenduari dagokionez, farmako erabat eraginkorrik ez dago, baina bizi-itxaropena luzatzeko baliogarriak izan daitezke, batez ere hasierako faseetan.
4.- PARKINSON
Mugimendua edo jarrera kontrolatzeaz arduratzen direnez neuronak hiltzeagatik sortzen den gaixotasuna, gihar zurrunak, esku,beso, hanketako dardarak, mugimenduen koordinazioan gora beherak...
Ezin da sendatu, bakarrik arindu daiteke farmakoak edo neurokirurgia erabiliz.

5.- TOURETTE SINDROMEA
Tourette sindromea duten pertsonek edozen momentuta zarata ezberdinak egiten dituzte eta tick-ak edukitzen dituzte.Tick transtornoa da.
Medikamentuak hartu.
6.- ESKLEROSI MULTIPLEA
Gaixotasun honetan, neuronek, nerbio sistemako zelulek, euren kanpo geruza galtzen dute,mielina izenekoa.Masa muskularra galdu, ahulezia muskularr, disfagia, disartri ,disna, ikusmen arazoak...
Ez du sendabiderik. Botikek sintomak ahuldu eta gaixotasunaren aurrepena atzeratzen dute
7.- ESKLEROSI LATERALA AMIOTROFIKOA
Esklerosi Laterala Amiotrofikoa nerbio sistemaren gaixotasuna da, neuronak atakatzen dutenak.Ez die zentzumenei erasotzen, baina disnea, disfagia, kalanbreak, paralisia… eragin ditzake.
Ez dago sendatzerik, sintomak arintzeko botikak ematen dira
8.- ISTRIPU BURMUIN-BASKULARRA
(Iktus)
Iktusa azkar garatzen den garunaren galera funtzional akutua da, bururako odolaren garraioaren asalduraren ondorioz gertatutakoa.
Aspirina eta haren moduko antiagregatzaileak tratatzeko erabiltzen dira. Oso garrantzitsua da osteko errehabilitazioa.
9.- CREUTZFELDT-JAKOB GAIXOTASUNA
Funtzio mental eta mugimendu jeitsiera azkarra bultzatzen duen garuneko kalte modu bat da. Prión izeneko proteina batek eragindako gaixotasuna dela uste da, proteina normalak modu anormal batean tolestea eragiten duena.
Ez da gaixorasun honendako sendabiderik ezagutzen,
10.- NARKOLEPSIA
Gaixotasun honen ezaugarriak egunean zehar nahitaez lo egitea da. Aluzinazioak sor ditzake eta aluzinazioak ez ezik logurearen paralisia edo etendura ere sor dezake.
Narkolepsiaren tratamendua sintomatikoa da. Somnolentzia estimulanteekin tratatzen da. Medikuek gehien errezetatzen dutenmedikamentua metilfenidato da.
Bestalde, dextroanfetamina eta metanfetamina, aurreko medikamentua huts egiten duenean errezetatzen dute.
11.- EPILEPSIA
Kronikoa da Gutxienez bi krisialditik gora eduki dituztenak hartzen dira epileptikotzat  .Epilepsiak hainbat arrazoi izan ditzake: garuneko lesioak (traumatismoak, tumoreak…,, predisposizio genetikoa..Konorterik gabe gelditzen zara, konbultsioak...
Eragileak saihestu behar ditugu, alde batetik, eta bestetik farmakoak erabili, antiepileptikoak hain zuzen ere.Halaber, kirurgia ere konponbidea izan daiteke.
12.- ARRETA FALTA
Asaldura horren ezaugarriak arretarik eza, hiperaktibotasuna eta oldarkotasuna. Gehienetan haurtzaroan diagnostikatzen bada ere, ez die soilik haurrei soilik eragiten, askotan  nerabezaroan eta ondoko etapetara arte ere luzatzen baita.
Tratamendu farmakologikoa. Tratamendu psikopedagogikoa.

13.- HIPERAKTIBITATEA
Pertsona batek duen aktibitate maila altuegia kontrolatzen ez duenean  agertzen den sindromea da. Arreta gabezia eta hiperaktibitatea baitan du. Hiperaktibitatearen sintoma batzuk, inpultsuak eta arreta falta dira .Arazo hau duten eskolarizatuta dauden ikasleen ehunekoa %3-%5a da, ohikoagoa mutilen artean.
Tratamendu farmakologikoa ematen da.
14.- DEPRESIOA
Asaldura horrek gorputz osoari eta gogo-aldarteari eragiten die,eta pertsonaren ohiko jarduerak nahasten ditu.Gainera,depresioa ez da norberaren borondatez alda daitekeen tristezia iragankorra.Dena ilun ikusten da, ez dauka ezertarako animorik, eta tristura ulertezin batek jota bezala geratzen da, norberaren baitan ixtera eta kanpoarekin harremanak moztera irits gaitezkeelarik. Baita negar egiteko gogo etengabeak, etorkizuna modu pesimista edo ezkorrean ikusten ditugu.


Depresioari aurre egiteko diagnostiko egokia ezinbestekoa da, depresioarekin batera ager daitezkeen bestelako sintoma edo egoerak (antsietatea, esaterako) oso kontuan hartu behar direlako.
Tratamentu farmakologikoa eta psikologikoa, psikiatrikoa eman bahar dira.


15.- ESKIZOFRENIA
Errealitatearen pertzepzio edo adierazpeneko asalduretan oinarritzen den gaitz mental kroniko batzuei dagokion diagnostikoari deritzo eskizofrenia. Sintomen artean: desantolaturiko pentsamenduak, eldarnioak, aluzinazioak eta afektibotasun eta hizkuntza arazoak daude.
Medikazioa hartu, gaixotasuna kontrolatzeko.
16.- PSIKOSIA
Psikologian, psikosia errealitatearekiko ukipen falta dakarren nahasmendua da.Gaixotasun hau jasaten duten pertsonei psikotiko deritze.Delirioak, izaeraren aldaketak, egunerokotasunean arazoak.  

Psikosi baten tratamendua , baina orokorrean  sendagai antipsikopatikoak, euskarri psikosizial eta oinarrizko gaixotasunaren tratamenduaz gain. Terapia psikokorporalak existitzen dira, bizitza arrunt bat eramateko eta mundu sozialarekiko egokitzapena ahalbidetzen diotenak.
17.- Antsietatea
Arrisku edo ardura uneetan pertsonak dugun sentzazio  normal bat da. Une zailetan hobeto erantzuteko balio digu.
-ariketa fisiko apur bat (paseatu, igeri egin)
- ez egin dana batera.
- har ezazu zeuretzat denbora (bainu atsegin bat hartu, lagun bat bisitatu edo ezagunen batekin kafe bat hartu)
-Beha ezazu zeure burua eta ikas ezazu zer gertatzen zaizun antsietatea sentitzen hasten zarenean; horrek antsietatea kontrolatzeko balioko dizu.
-Saia zaitez egoera aldatzeko zerbait egiten.
18.- Asaldura obsesibo konpultsiboa


19.-POLIOMIELITIS


20.-


21.-





9.- Zeintzuk dira, zure ustez, nerbio sistema osasuntsu mantentzeko gorde beharreko 2 neurririk garrantzitsuenak?.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina