ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2014/05/29


FORMULAZIOAREN HASTAPENAK
Formula kimikoak
   Sustantzia kimikoak adierazteko formula kimikoak erabiltzen ditugu. Hauetan sustantzietan parte hartzen duten atomoak eta beraien arteko proportzioak azaltzen dira:
H2O ; CO2 ; N2 ; H2CO4
Formulazioaren helburua
   Formulazioaren helburua, konposatu baten izenetik bere formula zein den jakitea da eta formulatik konposatuaren izena. Garai batean hau ez zen erraza baina gaur egun IUPACek (Kimika Puru eta Aplikatuaren Nazioarteko Erakundea) sortutako arauei jarraituz formulatzea errazagoa da.
Zergatik lotzen dira atomoak?
    Egonkortasun handiagoa lortzen dutelako. Egitura elektronikoak aztertzen direnean balentzia elektroiek (kanpo geruzakoak) garrantzi berezia dutela ikusten da erreakzio kimikoetan eta loturetan parte hartzen dutelako. Dakizunez gas geldoak oso egonkorrak dira geruza elektronikoak beteta dituztelako. Loturak osatzeko garaian edo konposatuak osatzeko garaian ,beraz, atomo gehienek kanpo geruza elektronikoa beteta izateko joera izango dute.
Nola lor daiteke gas geldoen egitura elektronikoa?
   Atomoek hiru eratara lor dezakete gas geldo baten egitura: elektroiak galduz, irabaziz edo beste atomo batekin konpartituz. 
   Elementu adierazgarrien kasuan (alkalinoak, lurralkalinoak, B, C, N-ren taldekoak, kalkogenoak edo halogenoak) balentzia-geruza zortzi elektroirekin osatzen da. Balentzia elektroi gutxi dituztenek (alkalinoek lurralkalinoek…) galtzeko joera izango dute ioi positiboak osatuz (katioiak) eta orokorrean konposatu ionikoak sortuz. Elektroi asko dituzten atomoek (halogenoek, kalkogenoek….), berriz, irabazteko joera izango dute ioi negatiboak (anioiak) sortuz eta metaleekin konposatu ionikoak osatuz baina ez metaleekin kobalenteak



Tarteko elektroi kopurua duten atomoek (karbonoak adibidez) beste atomo batekin elektroiak konpartitzeko joera izango dute lotura kobalentea osatuz.


Zenbat atomo konbinatuko dira konposatu batean?
   Konposatuak elektrikoki neutroak izaten dira, ioiak banatuta formulatzen ditugunean izan ezik. Hau da, konposatu bateko atomo guztien artean emandako kargen baturak zero izan behar du, hau da, konposatu baten karga positiboak eta negatiboak berdinak izan behar dira.
Izenetan
     Aurrena formularen eskuinaldean idatzitako elementua izendatuko da eta ondoren ezkerrean idatzitakoa.
    Elementuak oxidazio zenbaki bat baino gehiago duen kasuan konposatuaren izenak , Stock nomenklaturan emanda badago, adieraziko digu hau, edo bestela nomenklatura estekiometrikoa erabiliko da, oxidazio zenbakiak erabiltzen ez dituena. Baina edozein modutan, oxidazio zenbaki finkoa duten elementuen zenbakia hauek ezagutu beharko dira, beraz, denbora apur bat dedikatu beharko diozu lan honi.
    Formulatu beharreko sustantziak osagai dituzten elementu-kopuruaren arabera sailka daitezke, eta talde bakoitzaren baitan, berriz, konbinatu behar diren elementu-tipoen arabera sailkatuko ditugu.

·         ELEMENTU BATEZ OSATUTAKO KONPOSATUAK:

 

o    Sustantzia sinpleak.   Xn

Zer dira?
    Sustantzia sinpleak elementu kimiko bakar baten atomoek osatzen dituztenei esaten diegu. 
Nola izendatzen dira?
   Orokorrean elementu kimikoaren izenarekin izendatzen dira eta euren formula elementuaren ikurra izaten da (Fe, Na, Cu, C, etab.), molekula gaseosoen (H2, N2, O2, O3) eta halogenoen (F2, Cl2, Br2, I2) salbuespenekin, horiek molekula diatomiko edo triatomikoetan ematen dira eta IUPAC-en arabera di- edo tri- aurrizkiekin izendatzen diren arren, maiz aurrizkirik gabe ageri dira. Molekula hauen atomoak, isolatuak daudenean, mono- aurrizkiarekin izendatzen dira.
      Atomoen kopurua adierazteko aurrizki hauek erabiltzen dira:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
mono-
di-
tri-
tetra-
penta-
hexa-
hepta-
okta-
nona-
deka-
undeka-
dodeka-
Adibideak
 

Izen sistematikoa
Izen arrunta

Izen sistematikoa
Izen arrunta
H2
Dihidrogenoa
Hidrogenoa
F2
Difluoroa
Fluoroa
N2
Dinitrogenoa
Nitrogenoa
Cl2
Dikloroa
Kloroa
O2
Dioxigenoa
Oxigenoa
Br2
Dibromoa
Bromoa
O3
Trioxigenoa
Ozonoa
I2
Diiodoa
Iodo
H
Monohidrogenoa
Hidrogeno atomikoa
F
Monofluoroa
Fluoro atomikoa
N
Mononitrogenoa
Nitrogeno atomikoa
Cl
Monokloroa
Kloro atomikoa
O
Monooxigenoa
Oxigeno atomikoa
I
Monoiodoa
Iodo atomikoa
P4
Tetrafosforoa
Fosforo zuria
S8
Oktasufrea

S6
Hexasufrea

Sn
Polisufrea

Fe
Burdina

C
Karbonoa

Na
Sodioa

Ag
Zilarra

K
Potasioa

Sb
Antimonioa

Hg
Merkurioa

Sn
Eztainua

V
Banadioa

Pb
Beruna

Au
Urrea

As
Artsenikoa

 

 

·         BI ELEMENTUZ OSATUTAKO KONPOSATUAK:

 

o    OXIDOAK   X2On

Zer dira?
Beste elementuekin egindako oxigenoaren konbinazioak dira.
Bi talde nagusitan sailkatzen dira:
a.- oxidoak: oxigenoa metal batekin konbinatzen denean.
b.- oxido azidoak edo anhidridoak: oxigenoa ez-metal batekin elkartzen denean
Formulazioa eta izendatura.
a.- oxidoak: oxido baten formulazioa oso erreza da: bakarrik oxigenoaren balentzia (2 dena beti) metalaren balentziarekin (n) konbinatu behar da:
X2On

Izendatura motak:

1.- Izendatura sistematikoa edo estekiometrikoa: substantziak izendatzen dira grekerazko aurrizkiak erabilita, elementu bakoitzaren atomo kopurua adierazten dutenak:

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
mono-
di-
tri-
tetra-
penta-
hexa-
hepta-
okta-
nona-
deka-
undeka-
dodeka-

   Ad: Cu2O : dikobre monoxidoa;

    Fe2O3 : diburdin trioxido.

 

2.- Stock-en izendatura: konposatu kimikoak izendatzen dira bukaeran metalaren balentzia idatzita zenbaki erromatarretan

   Ad: Cu2O : kobre oxidoa (I);

   Fe2O3 : burdin oxido (III).

 

3.- Izendatura klasikoa: metalaren balentzia izendatzen da atzizkien bidez, balentzia kopuruaren arabera:

            - balentzia bakarra badu: -iko atzizkia:

                        Ad: Na2O: oxido sodikoa

            - bi balentzia baditu:      -oso txikienarekin eta –iko handienarekin:

                        Ad: Fe2O3 : oxido ferrikoa

                                               Ad: Fe2O2 = FeO : oxido ferrosoa

 

 

a.- anhidridoak: hauen formulazioa oso erreza da ere, aurrekoaren berdina izanda: oxigenoaren balentzia (2 dena beti) ez-metalaren balentziarekin (n) konbinatu behar da:
X2On

 

Izendatura motak:

1.- Izendatura sistematikoa edo estekiometrikoa: substantziak izendatzen dira grekerazko aurrizkiak erabilita, elementu bakoitzaren atomo kopurua adierazten dutenak:

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
mono-
di-
tri-
tetra-
penta-
hexa-
hepta-
okta-
nona-
deka-
undeka-
dodeka-

Ad: CO2 : (mono)karbono dioxidoa;

    F2O5 : diburdin pentaoxido.

 

2.- Stock-en izendatura: konposatu kimikoak izendatzen dira bukaeran ez-metalaren balentzia idatzita zenbaki erromatarretan

Ad: CO2 : karbono oxidoa (I);

    F2O5 : burdin oxidoa (V).

 

3.- Izendatura klasikoa: kasu honetan ez dira oxido hitzarekin izendatzen, anhidrido hitzarekin baizik. Ez-metalaren balentzia izendatzen da aurrizkien eta atzizkien bidez, balentzia kopuruaren arabera:

            - balentzia bakarra badu: -iko atzizkia:

            - bi balentzia baditu: -          oso txikienarekin eta –iko handienarekin:

                        Ad: N2O5  : oxido nitrikoa

                                               Ad: N2O3 2 = FeO : oxido nitrosoa

-   hiru balentzia baditu:

Ad: Se202 : SeO: anhidrido hiposelenioso

Ad: Se204: SeO2: anhidrido selenioso

Ad: Se206: SeO3: anhidrido seleniko

-   lau balentzia baditu:

Ad: Cl2O : anhidrido hipokloroso

Ad: Cl2O3: anhidrido kloroso

Ad: Cl2O5: anhidrido kloriko

Ad: Cl2O7: anhidrido perkloriko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina