ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2014/03/15


SISTEMA ENDOKRINOA:
1.- Nola funtzionatzen du sistema endokrinoak?.

Sistema endokrinoa edo hormona sistemak beste koordinazio sistema bat da. Gorputz osoan banatuta dauden guruinen sorta batez osatuta dago. Guruin endokrinoak edo barne jariaketako guruinak deritze, beren jariaketa-gaiak zuzenean odolera isurtzen dituztelako.
Guruin endokrinoak jariaketan espezializatutako zelulaz osatuta daude. Zelula horiek hormonak deritzen sustantzia kimikoak sintetizatzen dituzte. Hormonak, behin sortuak, odolera isuri eta odol hdien bidez gorputzeko atal guztietara garraiatuko dira. Dena dela, beren ekintza zelula edo organo jakin batzuetan bain ez dute eragiten, jomuga-zelula edo -organo deritzenetan.
Hormonak mezulari kimikoak dira eta ezaugarri hauek dituzte: 

  • Sintetizatuak izan diren tokitik urrun betetzen dute euren funtzioa.
  • Nerbio sistemak sortutako erantzunak baino erantzun geldoagoak ematen dituzte, baina iraunkorragoak.
  • Oso koputu txikian eragiten dute eta, behinberen funtzioa beteta degradatu egiten dira. Hori dela eta, garrantzitsua da guruin endokrinoek hormonak etengabe askatzea, beharrezkoak diren bitartean.
Odlean hormona kantitate handiegia edo txikiegia izateak gaixotasun jakin batzuk ekar ditzake.
Guruin endokrinoek ez dituzte hormonak etengabe jariatzen. Gehienetan, odolean dagoen hormona kantitateak berak edo hormonaren jarduerak eteten du jariaketa. Erregulazio mekanismo honi atzeraelikadura negatiboa edo feedback-a deritzo. guruinak estimulua jasotzen duenean, kimikoa zein nerbiosoa, hormonak sortzeari ekiten dio. Odolean hormona horien kantitatea handitzen den heinean, jariakeeta inhibitu egiten da. Modu berean, hormona horien kantitatea murrizten den heinean, guruinari eragiten zaio eta hormona horren jariaketa handitu egiten da.


2.- Bete ezazu klasean emango dizudan taula, guruina, hormona eta funtzioa jarriz, irudi hau aztertu eta gero:



GURUINA
HORMONA
FUNTZIOA
Hipotalamoa
Faktore askatzaileak edo inhibitzaileak
Hipofisiari eragin eta hormonak sortzea aktibatu edo inhibitu.



Hipofisia
Oxitozina
Erditzean umetokiaren uzkurdurak aktibatu eta ugatzetan esnea sortzea aktibatu.
Antidiuretikoa
Gernu bidez kanpratzen den ur kantitatea murriztu.
Prolaktina
Erditu eta gero esne jariaketa sustatzen du.
Hazkuntza hormona
Hezurren hazkuntza estimulatu.
Gonadotropinak
Sexu-guruinen jarduera erregulatu.
Tiroidea estimulatzeko hormona
Tiroidearen jariaketa estimulatu.
Adrenokortikotropina
Giltzurrun gaineko guruinen jariaketa estimulatu.

Tiroidea
Tiroxina
Gorputzaren metabolismoa erregulatu eta nerbio-sistemaren garapena sustatu.
Triiodotironina
Kaltzitonina
Odoleko kaltzio maila murriztu eta hezurreko kaltzio maila handitu.
Paratiroidea
Parathormona
Odoleko fosforo eta kaltzio maila erregulatu.
Giltzurrun gaineko guruinak
Kortisona
Glukosa sortzea estimulatu, koipeen degradazioa. Hanturaren eta alergien kontrako efektua.
Adrenalina
Giharren jarduera sustatu eta arrisku egoeretarako prestatu.
Pankrea
Intsulina
Odoleko glukosa maila murriztu.
Glukagoia
Odoleko glukosa maila handitu.
Barrabilak
Testosterona
Gizonezkoen eta bigarren mailako sexu ezaugarrien garapenean eta espermatozoideen ekoizpenean eragina.
Obulutegiak
Estrogenoak
Sexu organoen eta bigarren mailako sexu-ezaugarrien garapenean esku hartu.

Prolaktina
Obulutegietako zikloa erregulatu eta gorputza haurdunaldirako prestatu.



3.- Azal itzazu sistema endokrinoarekin lotutako gaixotasunak.

  • Diabetea: gaixotasun kronikoa da, intsulina eskasiak edo ezak sortua. Gorputzak ezin du odoleko azukrea xurgatu, ezta energia iturri gisa ere erabili. Diabete mota desberdinak daude<.
    • 1 motako diabetea: intsulinaren mendekoa, gazteei eragiten die eta intsulina sortzen duen zelularik ez dago. Intsulina tzeratau beharra dauka, injekzio bidez.
    • 2 motako intsulina: ez da intsulinaren mendekoa. Pertsona nagusiei eragiten die. Zelulek ez dute egokiro erabiltzen. Urteak aurrera doaen heinean, glukosa kontzentrazio handiek bihotzeko gaixotasunak, itsutasuna, giltzurrun gutxietasuna.. eragin ditzake.
  • Tiroideko gaixotasuna: tiroide hormona gehiegi edo gutxiegi jariatzeagatik sortzen da, 
    • hipertiroidismoa: metabolismoa areagotu, urduritasuna, loezina, haserrekortasuna, pisu galera eta goloa (lepoko hantura) eragin ditzake;
    • hipotiroidismoa eragiten: gorputzeko funtziorik garrantzitsuenak moteltzea.
  • Nanismoa edo gigantismoa: garapen aldian hazkuntza hormona sortzeko arazoek eragindako gaixotasunak.

4.- Bideo hau ikusi eta gero, egin beharko duzu berari buruzko iruzkina:





Eta zer deritzozu bideo honi?. Eduardo Punset-ek, zientziariak eta zientzia dibulgatzaileak, zuzendutako Redes programan hormonei buruzko artikulua.
lanaren atalean kontuan hartuko dut!. 
 
Bi bideo hauei buruzko iruzkinak txosten txiki batean eman beharko dizkidazu!.











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina