ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2014/02/06

IRAIZKETA APARATUARI BURUZKO GALDEREN ERANTZUNAK

IRAIZKETA APARATUA
1.- Zer da iraizketa?.
Metabolismo zelularraren ondorioz sortu eta odolak garraiztzen dituen hondakin-substantziak kanporatzeko prozesua da iraizketa.

2.- Zeintzuk dira iraizketa organo nagusiak?.
Iraizketa organo nagusiak giltzurrunak, izerdi guruinak eta gibela dira.

3.- Egin ezazu gernu sistemaren irudia eta koka itzazu bertan giltzurrunak bere azalpenarekin, baita gernu bideak ere , bere azalpenarekin.



a.- Giltzurrunak (eskumakoa eta ezkerrekoa): sabel barrunbean  atzealdean eta bizkarrezurraren alde banatan kokatuta dauden bi organo dira. Bertan odola iragazten da hondakin substantziak kentzeko; Horren emaitza gernua da. Giltzurrunetara giltzurrun arteria lodi bana heltzen da eta giltzurrun zain bana irteten da. Arterietan zehar hondakin substantziak iristen zaizkie eta zainetatik, berriz, hondakinik gabeko odola ateratzen da.

b.- Gernubideak: gernua giltzurrunetatik kanporantz garraiatzen duten hodiak dira. Ureterrek, gernu maskuriak eta uretrak osatzen dute.
- Ureterra: giltzurrunetatik gernu maskuriara gernua eramaten dute.
- Gernu maskuria poltsa gihartsu eta elastikoa, eta bertan ureterretatik datorren gernua metatzen da.
- uretra: Gernua uretraren bitartez  maskuriatik irten eta kanporatu egiten da. Gizonezkoen uretra 20 cm luze da, gutxi gorabehera, eta gernua ezezik, esperma ere kanporatzen du. Emakumezkoena, berriz, 4 cm luze eta gernua soilik kanporatzen du.


4.- Egin ezazu nefronaren irudia eta koka itzazu bertan bere atalak, atal bakoitzaren azalpenarekin.

Giltzurrunak nefronaz osatuta daude eta nefronek odola iragaziz eta eraztuz, gernua osatzen dute.
Giza giltzurrun bakoitzak milioi bat nefrona ditu, atal hauekin:
-          Glomerulua: mataza baten modura bilduta dauden kapilarren multzoa da. Haren barruan, hondakinak uztera doan odola ibiltzen da.
-          Bowmman kapsula: glomerulua biltzen duen poltsa baten antzeko egitura da. Plasmaren iragazketa bertan egiten da.
-          Giltzurrun tubulua: urkila baten gisa okertutako hodi luzea da. Ura eta veste sustantzia batzuk birxurgatu , eta beste batzuk iraitzi egiten ditu.
-          Hodi biltzailea: hainbat nefronaren isuria biltzen duen hodia da eta eratutako gernua giltzurrun pelbisera eramaten du
Giltzurrun azala: glomeruluak
Giltzurrun muina: tubuluak
Giltzurrun pelbisa: hodi biltzaileak.

5.- Nola eratzen da gernua nefronan?.
Gernua nefronan eratzen da, bi urrats jarraituz:
            - Iragazketa: odol plasmako substantziak, giltzurrun arteriak ekarrita, glomeruluko kapilarrren pereta meheetan zehar Bowman kapsularen barru aldera igarotzean datza.
            - Birxurgapena: iragazitako substantzien artean batzuk odolera igarotzean datza. Prozesu selektiboa da, hau da, organismoak eskatzen dueƱa soilik birxurgatzen da.
iragazi bai baina birxurgatu ez den likidoak giltzurrun tubuluen barrutik jarraitu eta gernua osatzen du. Gernu hori gernu pelbisean amaitzen den hodi biltzailera isurtzen da. Handik ureterrera, maskurian pilatu eta uretraren bidez kanporatu egingo da.

6.- Zenbat plasma iragazten da eta zenbat gernu ekoizten da egunean?.
Egoera normaletan minutuko 1000 eta 1500 ml plasma iragazten da, baina egunero 1500 ml gernu sortzen dugu, beti ere edandako ur kantitatearen arabera, giro tenperaturaren edo hezetasun atmosferikoaren arabera izanda.

7.- Zein beste bide daude hondakin sustantziak kanporatu ahal izateko?.
- Birikak: arnasketan sorten den karbono dioxidoa kanporatzen dute.
- Gibela: digestioareneta zenbait botika hartzearen ondorioz sortutako hondakinak kanporatzen ditu. Behazunarekin batera iraitzi eta gorotzetan kanporatzen dira.
- Izerdi – guruinak: larruazalean barreiatuta dauden guruin exokrinoak dira. Izerdia sortzen dute, urez eta odol kapilarretako hondakin substantgziak osatutako likidoa. Izerdiaren konposizioa gernuarenaren oso antzekoa da: ura, gatz mineralak eta substantzia organikoak, izerdian osagai hauek kontzentrazio txikiagoan izan arren.


8.- Zeintzuk dira iraitz aparatuko gaixotasunak?. Egin ezazu ohiko taula, gaixotasuna definituz eta sendabideak aipatuz.
A.- Giltzurrun kolikoa:
-Hainbat gatz mineralez osatutako harriak pilatzea, giltzurrunetan edo gernu bideetan. Arrazoia: asaldura metabolikoak, ur gutxi edatea, zenbait elikagai hartzeagatik…
- Oso mingarria, batez ere pixa egitean. Harriak ureterretan pilatzean buxadura eragin dezakete.
- Ebakuntza, harriak kendu zenbait eratara eta dieta egokia aurrezaintzeko edo mantenimendurako.
B.- Zistitisa:
- maskuriaren pareten edo gernubideen hantura da, zenbait mikroorganismoek eraginda. Maizago gertatzen da emakumezkoen artean uretra laburragoa delako.
            - Gernu – jarioak, mina, pixa ezin eutsi.
- antibiotikoak hartu, zenbait kasutan ebakuntza, higiene neurri oso konkretuak mantendu…


9.- Nola egin diezaiekegu aurre iraitz aparatuko gaixotasunei?.
            - Higiene neurriak mantenduz;
            - Behar bezala elikatu;
            - Ur ugari edatea.


1 iruzkin:

  1. Casino Site | Bet £10, Get £50 Welcome Bonus - LuckyClub
    Casino Sites review their casino site offer a variety of games and mobile friendly support. You can play slots luckyclub.live for free online at this casino site.

    ErantzunEzabatu