ZIENTZIALARIEK ESANA...

ZIENTZIALARIEK ESANA...
"The most beautiful experience we can have is the mysterious — the fundamental emotion which stands at the cradle of true art and true science." — Physicist Albert Einstein

2013/09/13


BIZIA IRAUNARAZTEA



Kaixo ikasle maitagarria!.
Ikasturteko 1go post-it honetan, lan pixkatxo bat doakizu!. Liburuan,8.eta 25. orrialdeetan informazioa baduzu horrekin eta hemen gehituko dizudan informazioa koadernoan Materiaren antolakuntzari buruzko eskema bat osatu ahal izateko. Gainera, gaia galdera hauen bidez landuko dugu:


1.- Zeri deitzen diogu antolakuntza maila?
Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude eta hauek elkartzen dira egitura konplexuak eratzeko. Materia zenbait maila gutxi-asko konplexutan antolatzen da. Maila horietako bakoitzari Antolakuntza maila deritzo.

2.- Egin ezazu Antolakuntza maila desberdinei buruzko eskema, hau jarraituz:

   - Maila subatomikoa: Atomoen osagaiak: protoi, neutroi, elektroi...
   - Maila atomikoa: bere propietateei eusten dieten osagairik txikienak: O,N,Fe...
   - Maila molekularra: atomoak lotuz. Hau izan daiteke:
                     - sinplea
                     - konplexua.
      - Molekula ez-organikoak: materia biziduenean nahiz bizigabean:
          - Ura:
    • Izaki bizidunen osagairik ugariena.
    • Erreakzio kimikoak bertan burutzen dira.
    • Substantziak garraiatzen ditu.
    • TÂȘ erregulatzen du.
          - Gatz mineralak:
    • Erregulatzaileak dira
    • Egiturazko funtzioa dute
    • Adibideak: Fe, Ca, Na, K, P arekin egindako  gatzak.
      - Molekula organikoak: lehen printzipioak:
          - Gluzidoak:
    • Funtzioa: organismoa energiaz hornitzea eta egiturak osatu.
    • Kokapena:
      • Landareetan: zelulosa eta almidoia.
      • Animalietan: glukogenoa eta kitina.
          - Lipidoak:
    • Funtzioa: energia eman, erreserbatu eta isolatu.
    • Motak: 
      • Olioak
      • Koipeak edo gantzak: gantz azidoak eta glizerola.
          - Proteinak:
    • Funtzioa:zelula osatu, molekulak garraiatu, infekzioetatik babestu eta erreakzio kimikoak bizkortu.
    • 20 aminoazido (aa) esentzialen elkarkettik sortuak.
          - Azido nukleikoak:
    • Funtzioa: informazioa gordetzen dute.
    • Motak:
      • Azido desoxirribonukleikoa
      • Azido erribonukleikoa.
          - Bitaminak:
    • Funtzioa: organismoen hazkuntza eta funtzionamendu egokia ziurtatzea.
- Zelula maila: lehen maila biziduna
- Ehun maila: jatori eta funtzio bereko espezializatutako zelula multzoa.
- Organo maila: funtzio bat betetzeko ehunen multzoa.
- Sistema maila: funtzio bat betetzen duten organoen multzoa.
- Aparatu maila: goragoko funtzioa betetzen duten organoen multzoa.
- Organismo maila: izaki bizdun osoa da.Motak:
  • zelulabakarra: mikroorganismoak;
  • zelulanitzak: animaliak, landareak...
- Populazio maila: ingurune eta une jakin batean bizi diren espezie bereko izakien multzoa.
- Ekosistema maila: elkarren artean harremanetan bizi diren izakien multzoak, tokia eta bertako baldintza fisiko-kimikoak kontuan hartuta.
- Biosfera: gure Planetan dauden ekosistemen multzoa.


3.- Zein da zelularen definizioa?. Zein forma eta tamaina eduki dezakete zelulek?.
Zelula izaki bizidunguztien unitate anatomiko esta funtzionala da. Nutrizio, ugalketa eta harreman funtzioak betetzen siguen unitaterik txikiena da.
Zelulak forma esta tamaina asko eduki ditzake.


4.- Nola sailkatzen dira zelulak barruko egituraren arabera?. Zein ezaugarri orokor ditu bakoitzak?.
Zelulak barruko egituraren arabera bereizten dira:
- zelula prokariotoak: bakterioak, adibidez. Ez dute bereizitako nukleorik esta besteak baino txkiagoak. Bazilo, koko, bibrio esta Espirilo formal eduki ditzakete.
-Zelula eukariotoak: nukleoa mintz nuklear batez inguratuta dute eta handiagoak eta konplexuagoak dira.


5.- Irakur itzazu liburuko 10 eta 11. orialdeak eta bertan jarritako informazioarekin bete ezazu animalia zelularen irudi hau:




1.- Nukleoplasma: nukleoan dagoen ur disoluzioa.
2.- Erretikulu endoplasmatiko zimurtsua: zakuen eta kanalen multzoa, nukleoari itsatsita. Erribosomak ditu eta hauek sintetizatutako proteinak gorde eta garraitazen ditu.
3.- Kromatina:zelularen funtzioak kontrolatzen ditu. Proteinekin elkartuta dauden ADN zuntz luzeen multzoa da. 
4.- Kromosoma: kromatina triknkotu eta kiribildu eta gero sortutako egitura. Zelula zatitzera doanean agertzen da.
5.- Mintz nuklearra: nukleoa babesten duen mintza, poroak dituena materiala zitoplasmarekin trukatzeko.
6.- Erretikulu endoplasmatiko leuna: lipidoak sintetizatu, gorde eta garraiatu. Ez du erribosomarik.
7.- Peroxisoma: besikula bereziak zelula garbitzeko edo detoxifikatzeko.
8.- Nukleoloa: nukleoan dagoen egitura esferikoa erribosomak sortzen dituena. ARN-z eta prteinaz osatuta dago.
9.- Golgi aparatua: Erretkuluak sortutako substantziak gorde kanpora isurtzeko berak sortutako xixkuei esker.
10.- Zitoplasma/ hialoplasma: substantzia urtsua, bertan organuluak daude.
11.- Bakuoloa:    gordekinak eta hondakinak gordetzen ditu.
12.- Lisosoma: kanpotik datozen materialak liseritzeko entzimak dituen zakulua.
13.- Mintz plasmatikoa: zelula inguratzen duen mintz mehea, babeserako eta mantenugaien eta hondakinen trukea kontrolatzeko ere. Lipidoz eta proteinaz osatutako mintz bikoitza da.
14.- Zentrioloa/zentrosoma: zatiketa zelularrean parte hartzen duen organulua. Nukleotik gertu dago eta miktotubuluz eta mikrofilamentuz osatuta dago.
15.- Erribosoma: ARN-z eta proteinaz osatutako organulu txikiak. Proteinak sintetizatzen ditu.
16.- Mitokondrioa: obalatuak dira eta barneak tolesturak ditu. Arnasketa zelularra burutu, energia lortuz.
17.- Zitoeskeletoa: mikrofilamentu eta zuntz sarea zelulari forma ematen diotena.


 6.- Zelulak elkartzen direnean, Ehun maila sortzen dute. Zein da, konkretuki Ehunaren definizioa?
Ehuna, egitura berdintsua duten eta funtzio bera betetzen duten zelulen multzoa da.

Zein ehun mota daude?. Jakin ahal izateko, bete ezazu ondoren doakizun taula:






7.- Zer dira organoak?. Zerk osatzen ditu?. Nola esaten zaio, oro har, betetzen duten funtzioari?.
Funtzio jakin bat betetzeko bata besteari lotzen zaizkion hainbat ehunen multzoa dira organoak. Funtzio horri ekintza deritzo.

8.- Zer da Sistema?. Egin ezazu taula bat liburuan agertzen diren 4 sistemekin eta bakoitzaren ezaugarriekin.
Mota berekoak izanik antzeko funtzioa betetzen duten hainbat organok osattutako egitura da sistema.



9.- Zer da Aparatua?. Egin ezazu liburuan agertzen diren 6 aparatuekin eta bakoitzaren
ezaugarriekin.
Bata bestearekin lan eginez funtzio goren bat edo batzuk betetzen dituzten hainbat organok osatutako egiturak dira aparatuak.